Arabako Mendialdetik Arabar Errioxarako bidean
Urizaharra, Erdi Aroko hiribildua, ARABAKO MENDIALDEKO ESKUALDEAN eta KANPEZUKO KOADRILAN kokaturik dagoena. Aspaldin zituen murru zaharraren aztarnak eta ATE FORTIKIFAKUA gorde ditu sarreran, sarrera nagusiaren albotan bi dorre erdizirkular dituelarik. Eskualdea babesteko toki erabakigarria izan zen Urizaharra, ARABA eta TREBIÑUtik ERRIOXArako pasabidea kontrolatuz.
TOLOÑO MENDIA, Mendialdeko amaiera eta Errioxako eskualde geografikoaren hastapena, azken hau Arabar eta Logroñoar diren azpi-eskualdeetan banatua.
Toloño Mendia alde batera eta bestera banatzen dituen UR-EMARIEN BANALERRO GEOGRAFIKOa da, eta FOEHN EFEKTUaz lagundurik iparraldean kokatzen ohi ditu itsasaldetik datozen laino hezeak. Alde honetan hain zuzen, iparraldetik datozen haizeen eraginak eta hauek dakartzan hezeago diren laino-fronteek mendiaren hegalak pagadiz beterik egotea ekartzen du. Hegoaldeko isurialdean ordea, klima mediterraneoago da, eta bertan gailentzen diren basoak artadiak dira, Euskal Herriko ardorik onena ekoizten duten mahastiak ahaztu gabe.
Ingurune eder honetan, Urizaharra-tik (Peñacerrada bezala ezaguna da gaztelaniaz) BASTIDArainoko ibilbidea egingo dugu, Toloño Mendia zeharkatuz hain zuzen.
URIZAHARRA (752 m).
Urizaharra-tik H-ko norabidean irtengo gara ortu eta baratz arteko bidean, eskuinaldean bide bat zeharkatuko dugu eta zenbait zereal-sail inguratzen dituen partzela-arteko pista batera aterako gara.
Eskuinetik ezkerrera H-HM-ko norabidean, ORBISO herriaren gainaldetik aterako gara, jaitsiko gara eta H-ko norabidean pagadian sartzen den pista batetik jarraituko dugu.
Bertatik igoko gara ATXABAL mendiaren magalera irteten den pista batera irten arte, ezkerraldean HERRERA MENDATEA dugu eta eskuinaldean RIBAS DE TERERO MENDATEA... azken honetarantz zuzenduko gara.
Ribas de Tereso mendatea, URIZAHARRA eta BASTIDA lotzen dituen mendatea, Ribas de Tereso herri errioxarretik igaroz.
Urizaharra-rantz metro batzuk behera egingo ditugu eta ezkerrerantz irteten den pista hartuko dugu, eta bertatik jarraituko PAGOETA ATAKAraino iritsiko ...