Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Lemoa - URTEMONDO (788 m) - GANTZORROTZ (781 m) - MUGARRA (964 m) - Maņaria.

Bizkaiko Legarmendiko paisaia karstikoan
Urtemondo gainean
Urtemondo gainean
—© Luis Albisua—
Egin klik handiago ikusteko
(193,654 byte)

ESKUBARATZ eta LEGARMENDIko mendiguneak (Aramotz bezala ezagunagoak) Zornotzan hasi eta Lemoan amaitzen den meseta antzeko goratze zabala osatzen dute: Ibaizabal ibaiaren ondoan, norabide NW-SE-an luzatzen da eta forma malkartsuan amaitzen da, aldapa gogorreko malkarrekin Mañariako lurretan. Durangaldeko mendiekin eta Arabako Arangio mendigunearekin batera URKIOLAKO NATUR PARKEA osatzen dute.

Pinudien arteko zidor lokaztsuak ekidinez, meseta honetara Lemoako GANDARIATS (LANDAITZ, 180 m) auzoko zementuzko pistatik gora egingo dugu. PR-BI 83 (LEGARMENDIKO ZEHARBIDE HANDIA) zidorraren marka zuri-horiz markaturik dago. El Cabrero izeneko granja-tabernaren ondotik igaroko gara, eta pixka bat geroago "Belatxikieta" seinalatzen duen zutoin baten ondoan ezkerrerantz egingo dugu. Egurrezko hesi batera iristean, pista utzi eta markak jarraituz eskuineko xendratik jarraituko dugu: honek BELATXIKIETA (660 m) muinora hurbilduko gaitu, bertan hainbat txabola eta San Inazioren ERMITA daude. Aurrean ikusten dugun Urtemondo piramiderantz lenarrean sartzen diren markak atentzio osoarekin jarraituko ditugu. Une honetan GALDARA izeneko SAKON EDO KUBETA ikusgarria inguratzen izango gara, bertan sargori den egunetan dagoen beroa adierazten duen hitza da-eta. Karst sakon endorreiko honek berez 541 metroko sakonera du haren erdian. Iraganean, Islandiako espatozko meategi batzuk izan ziren. Mineral hau kaltzita gardenaren mineralaren barietate bat dugu eta birrefrigerantzia izeneko ezaugarri optikoa eskaintzen du. Bertako minerala oso ezaguna da horrexegatik nazioarteko mailan, oso purua da-eta. Urtemondo eta Pagobakar arteko lepora iristean (664 m), xendra utzi eta URTEMONDO (788 m) gailurrera erraz baino deserosora eramango gaituen laburra eta gogorra aldi berean den aldapari aurre egin beharko diogu. Ederra da bertatik ikus daitekeen paisaia.

Ekialderantz jaitsiko gara, aldapa gogorrean, hain nabaria ez den zidor batetik ASKURRAMENDI eta ...

Irakurri gehiago [+]