Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



AMAIUR

Iragana hasperenka Amaiur gainean
etengabeko xuxurla aditzen da elizan
gazteluaren hatsa da mendez mendetan
otoitz bihurturik dena salbu izan.

Amaiur, zure harriak gure leinuko
jendeen ohore, duintasunaren azken lekuko.

Orain zure oihartzunak nauenez sorgintzen
isildu kondaira dudanez arnasten
nere hunkiduren eremua baino ez den
kantu xume batekin zaitut ohoratzen.

-Olatz ZUGASTI-

Urdazubi - Otsondo mendatea - ALKURRUNTZ (934) - Amaiur

Urdazubitik Amaiurreraino, Alkurruntz gainetik igaroz.
Amaiurko monolitoa - Prestaketak [JF 00010]
Amaiurko monolitoa - Prestaketak [JF 00010]
—© Javier Fernandez—
Egin klik handiago ikusteko
(141,290 byte)

Autobusa URDAZUBIko (gaztelaniaz Urdax) aldirietan utziko dugu eta plazara hurbilduko gara SAN SALBADORren omenezko MONASTERIOa ezagutzearren; plazaren albo batean ere ERROTA mugiarazten duen kanala dago: 1713an eraiki zuten eta oso ondo gorderik dago.

BAZTAN HARANEKO DONEJAKUE BIDEko LAGUNEN ELKARTEAK Monasterioaren klaustroaren goialdea erromesentzako ostatu bezala prestatu du.

Martxa herriko PLAZAN hasiko dugu, monasterioa eskuinean utziko dugu eta UGARANA IBAIAREN gaineko zubi bat zeharkatuko dugu; zubia gurutzatu bezain laster eskuinera biratuko gara, seinale horiak norabidea markatzen du-eta. Ibaiaren ondoan toki zelaian ibiliko gara; berehala zaharberritutako KAROBI ezkerrean utziko dugu.

Beste ZUBI zeharkatuko eta ezkerrera joko dugu. Eskuinaldetik monasterioaren KLAUSTROTIK irteten den bidea iristen da eta ibaia Erdi Aroko zubi batetik zeharkatzen du.

Metro batzuk geroago zidor bat ezkerraldetik irtengo da; zidor honek hain zuzen FRAIDEEN ITURRIra doa, IKATZATE ERREKAREN (latsarria) ondoan: guk ordea honetaz ahaztu eta aurrerago eskuinetik jarraitzen duen pistatik egingo dugu aurrera.

Oraingoan ingurune oihantsutik mugituko gara; eskuinean agertzen den desbideratze berria utzi eta bide nagusitik jarraituko dugu, haren pintura horiko markei beti jarraituz nahiz eta baita ere, SL-NA15 zidor lokaleko markak ikusi (kolore berde eta zurikoak hain zuzen).

Paisaia irekiko da, eta iratzez estalitako zona batean sartuko gara. Landarediaren artean, eskuinean, borda bat ikusiko dugu. Eskuinetik beste bide berri bat iritsiko zaigu.

Urdazubiko UR-TANGEN ondotik igaroko gara, ezkerrean utziz; bidea leunduko da eta arnas hotsa berreskuratzeko aukera izango dugu.

Bide bat ezkerretik irteten da; eta zabalera handiena duen bidetik ...

Irakurri gehiago [+]