Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Refugio Campana de Cloutou - Col de Bastanet - PIC DE BASTAN (2.715 m.) - Col de Bastanet - Lagos y refugio de Bastan - Embalse de L'Oule - Parking de Artiguse (1.591 m.).

En el Pirineo del monte Bastan...

Uztailaren 8a, igandea.

H-ko norabidean jarrituko dugu GR-10C zidorretik HOURQUETTE-ko (2405 m) AINTZIRA kokatzen den kubeta eder batera iristeko. Berau ezkerretik inguratuko dugu HOURQUETTE DE BASTANET (2507 m) mendiaren alderantz, igoera txiki bat egin ondoren.

Eskuinetik, gandor erraza gaindituz, eta gero IM-ko saihetsetik (eskuina), poliki, PIC DE BASTAN (2.715 m) gailurrera iritsiko gara. Neouvielle-ko mendiguneko begiratoki bikaina da, Midi de Bigorre eta Oule ibaiaren arroko bista ezin hoberekin, POSETS-etik VIGNEMALErainokoekin, hain zuzen.

Bastanet-eko hourquette-ra itzultzen gara, GR-10C zidorraren markak H-rantz berrartzearren, GOIKO BASTAN AINTZIRA alderantz egiteko, ostera, pixka bat beherago, BASTAN ATERPEraino (2250 m) iristeko. Baten batek interesa balu, jakin dezala ahate-konfitea dela bertako plater berezia.

Ingurune ederrean MILIEU AINTZIRA (2215 m) ezkerretik (E) inguratuko dugu, eta pixka bat beherago, tontortxo harritsu bat inguratuz, BEHEKO BASTAN AINTZIRA (2141 m), eskuinean ere utziko duguna, Bastan harantxotik jaisten jarraitzeko eta azkenik GR-10arekin bat egiteko. Aurrez aurre Portet lepotik Saint Lary-ra joango ginateke, baina guk eskuinetik hartuko dugu OULE AINTZIRAra joateko. Bertaratzean, lehendabizi I-etik inguratuko dugu, harrizko zubi batetik igaroz eta LUDE ETXOLAren ondotik igaroz (1818 m); ostera Mendebaldetik jarraituko dugu aintziraren presaraino iristeko (1819 m). Presaren beste aldean Oule-ko txalet-hotela dago. Presa zeharkatu gabe, H-ko norabidean eta pista bat hartuz ARTIGUSSE-ko (1591 m) PARKINGeraino iritsiko gara; hain izango dugu zain gure autobusa.