IRUÑERRIKO ITZULIKO, Belaskoain eta Egillor herrien artean, egingo dugun 3. etapa.
Aipaturiko ibilbidean aurkitzen ditugu itzuli osoaren altuera txikieneko puntua, BELASKOAIN ZUBIA 372 m aurkituko dugu, eta baita altuera handienekoa ere, MORTXE GAILURRA 1.123 m-koa. Jarraitu beharko ditugun marka gorri eta zuriekin ezin hobeto markaturiko ibilbide bikaina, bidegurutze askotan zutoin seinalizatzaileak aurkituko ditugularik.
BELASKOAIN (415 m / 0,0 Km. / 0:00h): udaletxearen plazaren ondoan errepidetik jaisten hasiko gara. 50 m-tara, ezkerrerako markak ikusiko ditugu eta pista batetik Arga ibairaino jaitsiko gara. ARGA IBAIAREN gaineko zubia itzuli osoko punturik baxuena da. Hura gurutzatu bezain laster ibilbidea azaltzen duen taula ikusiko dugu gure eskuinera (372 m / 0,65 km / 0:10h).
Errepidea zeharkatuko dugu eta igoera aurrez aurre dugun pistatik hasiko dugu. 100 m-tara pistak eskuinera biratzen hasten duenean, berau abandonatuko dugu, hasieran den zidor nahiko irregularretik igotzen jarraitzeko. Behin goiko bizkarrera igotzen garenez gero, une oro MARKA ZURI GORRIEI jarraitu behar izango diegu beti, baita CAIRN bati edo besteri ere.
Zidorretik jarraituko dugu, erlauntzen baten ondotik lehenik igaroz eta denbora txikian harriko etxola zirkular baten ondotik gerora, (525 m / 1,4 Km / 0:25h), pista batera iritsi arte horrela. Ezkerraldean aurkitutako harri batek, ORBAIBARretik ANDIAra doan ABELBIDE ERREALean gaudela adieraziko digu. Pista zeharkatuko dugu, eta bidetik jarraituko dugu. Pista berri batera irtengo gara eta ezkerrera biratuko dugu. Pista BIDAURRETAtik dator eta OLLAKARIZKETA LEPOraino igotzen da, baina guk bidezidorrak aprobetxatuko ditugu bidea laburtzeko. Lehenago aipatutako harritik 3 aldiz egingo dugu. Igoerako azken kilometroa pistatik egingo dugu. Burdin hesi bat pasatuko dugu eta 400 m-tara OLLAKARIZKETA LEPORA ...