Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Balearen kondaira

Bada Oteitzan Idoia izenekoa putzu handi bat (hain zuzen ere euskaraz halakoei idoia esaten zaie). Berau herritik kanpo kokatzen da.

Orain dela urte asko eskorta bat zuen haren ondoan eta bertako animaliek ur freskoa edango zuten bertatik egunero.

Egun batean, iluntzean, nekazari bat bere etxerantz itzultzen zen bere lan-eguna bete ondoren. Idoiaren ondotik pasatzean ikusi zuen hartan zerbait mugitzen zela eta artegaturik herrira lasterka iritsi zen idoian balea ikusi duela uste izanez.

Herriko biztanleek, oso ikaratuta, eskopetaz, erratzez eta arma mota ugariz hornituta idoiarantz korrika egin zuten. Bat arretaz hurbildu zen lekua ikuskatzera eta ikusitako balea eskortako jabearena litekeen basta zahar bat (zaldi gainean esertzeko 'aulkia') besterik ez zela jakinarazi zien bertaratutakoei.

Harrezkero oteitzarrak bale-harrapatzaileak deitzea ohikoa da.

GR220. IRUŅERRIKO BIRA 4. Etapa. Egillor - BIZKAI (826 m) - ELTXUMENDI (854 m) - Oteitza

Iruņerriko Itzuliko 4. etapan.

Iruñerrian egiten ari garen GR-220 itzuliko 4. etapa, EGILLOR eta OTEITZA herrien artean egindakoa: bidean BIZKAI eta ELTXUMENDI gainak bisitatuko ditugu eta Atondo, Lete, Eritze Itza (Eritzebeiti) eta Oteitza herrietatik igaroko gara. Ondo markaturiko ibilbidea da, zailtasun teknikorik eskaintzen ez dituena.

EGILLOR [0,0 Km, 407m, 0 h]: ARAKIL IBAIaren ondoan dagoen aparkalekutik irtengo gara. Zubia zeharkatu eta ezkerrerantz biratuko gara (I), Irurtzun aldera, eta 45 m ibili ondoren pista bat ikusten dugu errepideko beste aldean. Errepidea gurutzatuko dugu eta ezkerreko pista hartuko, pasatzea debekatuta duen katea hain zuzen. Hartatik gora egingo dugu, ezkerrean baratze-zona bat ikusiko dugu, pistak eskuinera biratzen hasten duenean, berau utzi, aurrez aurre dugun hartuko dugula orduan. Eskuinerantz hartuko dugu pista berria, markek aginduta berriz abandonatzeko denbora gutxian ezkerretik hartuta. Hemendik aurrera 300 m-tan zehar definitutako biderik gabe, E-ko norabidean jarraituko ditugu markak sastraken eta lursailen artean pista berri batera iritsi arte. Ezkerrerantz hartuko dugu eta pistatik jarraituko dugu norabide berean (I) Lete herriraino.

LETE [2,2 Km, 440 m, 0:30h]: Herrian sartu baino lehen, herrian sartzen den errepidea hartuko dugu (ezkerrerantz) eta bide beretik 250 m bat metro jaitsiko ditugu. Birziklatze-edukiontzi batzue ondotik igaro ondoren, pista bat eskuinerantz hartuko dugu, bertatik jarraituko dugu, zelai batera aterako gara eta 20 metro igaro ondoren berriz errekuperatuko dugu pista, aurretik galdu izandakoa. Apur bat aurrerago pista berri batera iritsiko gara eta eskuinerantz hartuko dugu. 250 m igaro ondoren, pistak eskuinerantz egiten duenean, zuzen zidor batetik jarraitko dugu, basoan sartuz.

Basoan, bidea erreka baten ondotik doa, lehendabizi eskuinetik eta ondoren zeharkatu eta gero, ezkerretik. Markei adi begira egon beharko dugu, izan ere ez dira beti ondo bereizten. Soilgune txiki batera irteten garenean, trenbidea izango dugu ezkerraldean. Zuzen jarraituko dugu hesi batera iritsi arte. Markek hesia gurutzatzen dute, eta tunel batetik pasatuko dira trenbidearen azpitik, arazoa erreka ere pasatzen dela da eta daraman eta daraman ur-emariaren mendean egonez ezin izango dugu berau gurutzatu. Kasu honetan, hesiaren aurretik, sasitzaren arteko xendra bat trenbidera igotzen da. ONDO BEGIRATUKO DUGU INONGO TRENIK EZ DATORrenik eta trenbidea gurutzatuko dugu. Beste aldean, 10 m ibili ostean, ERROSARIO ARTIZA ANDREAREN ERMITAren aurrietara igotzen den pista hartuko dugu, OTSOBIko lurretan dagoen baseliza, hain zuzen [3,7 Km, 475 m, 0:55 h]. goi-tentsio dorreak diren zonalde batetik irtengo gara, pista bateraino jaitsiko gara, eskuinerantz bira egin eta pistatik jarraituko dugu ATONDO eta ERITZE arteko NA-7012 errepideraino iritsi arte. Ezkerrerantz biratuko gara (IM.) eta Atondoraino geratzen diren 1.2 kilometroak korrituko ditugu.

ATONDO [5,5 Km, 500 m, 1:20h]: Eskuinerako goranzko lehen kalea hartuko dugu, ezkerrerantz biratuko gara eta berriz eskuinerantz irteten den lehen kaletik gora egingo dugu. Igoz, Atondotik porlanezko pista batetik irtengo gara, ezkerraldean hilerria ikusiko dugu eta denbora gutxira, ur-tanga batera iritsi baino lehen, pista abandonatuko dugu hesi batera garamatzan zidor bat hartzearren. Hesia zeharkatuko dugu eta eskuinerantz biratuko gara. Xendrak 15 minututan zehar norabide bera mantentzen du (IE), harik eta bidegurutze batera iritsi arte [6,2 Km, 645 m, 1:40h], zedarri batez markaturikoa hain zuzen.

Ezkerreko goranzko bidea hartuko dugu. 15 minutu igaro ditugu aldapa gogorrean baso eta harritza tarteak tartekatuz, batzuetan zuzen bestetan sigi-saga eginez, BIZKAI mendiko goi-hegira iritsi arte. Gainaldera iritsi ondoren [6,7 Km, 800 m, 1:55h], malda ia erabat desagertzen da. Puntu honetara itzuli behar izango dugu Bizkaitik jaistean ostera. M-eko norabidea hartuko dugu orain (igotako bidearen ezkerretik) eta malda oso arinean Bizkai mendiko tontorrera iritsiko gara.

BIZKAI [7,4 Km, 829 m, 2:10h]: Bi txartel-ontzik koroatua, bat zaharra eta bestea faroltxo bat Mortxekoa bezalakoa. I-era Erga, IM-ra Aralar Mendia, E-ra Gaztelu, Txurregi, Satrustegi eta Beriain, H-ra begira hona etortzeko egin dugun bidea, eta Mortxe aurrez aurre. E-ra begira egiteke dagoen bidea dago, eta atzealdean Pirinioetako mendiak. Euskaltzaindiaren webgunearen arabera mendiak ere baditu beste izen batzuk, esaterako Basalde, Santa Cruz edo Peña de Atondo.

Lehenago esandako puntura bide beretik itzuliko gara. Igo dugun xendra eskuinean geratuko da, baina guk GR-aren markak jarraituko ditugu, jaitsiera apalean gainaldeko muinotik behera jarraitzen dutenak hain zuzen. 2 Km-tan zehar beheranzko norabide bera mantenduko dugu. Lehenik burdin hesi bat zeharkatuko dugu, ehiza-postu eta ehiztari-etxola batera iritsiko gara gero, eta hemen xendra pista bihurtuko da eta hainbat ehiza-etxola postutik eramango gaitu. Puntu batean, pista adarkatuko da, eskuinean goranzko pista ikusiko dugu. 120 m-tara, beste bidegurutze bat aurkituko dugu, pista nagusiak ezkerretik egingo du gora, ez dugu hartuko, aurrez aurre jarraituko dugu 10 bat metrotan eta eskuinetik jaisten den xendra bat hartuko dugu (H). Xendrak sigi-saga motza egingo du, eta goi-tentsio dorretxoak diren zona batetik pasatu ondoren, OTSOBI ikusten dugu behean, beste sigi-saga nahiko luzeago bat egingo duelarik. Bidea abelazkuntza-zona batera jaitsiko da, lokatzik egotekotan saihestu behar izango duguna. Aska baten ondotik pasatuko gara eta kartel seinalizatzaile batera garamatzan pista bat hartuko dugu. [11,0 Km, 540 m, 3:20h].

Eskuineko pista OTSOBIra jaisten da, guk zuzen jarraituko dugu, gurutzatuko dugun ate metaliko batera jaitsiz. Ezkerrera biratuko dugu, erreka batek sortutako utzuz betetako zona batetik pasatuko gara eta igotzen hasiko gara hesi baten ondoan. Goialdera iristen garenean burdin hesia gurutzatuko dugu eta ITZA ERITZEko (ERITZEBEITIko) HILERRIra iritsiko gara. Herrira jaisten den porlanezko pista hartuko dugu. Goialdera iritsi bezain laster, ezkerrerantz biratuko gara NA-240 (Irurtzun-Iruñea) errepide nazionalera jaisten den errepidea hartzeko [12,2 Km, 500 m, 3:45h].

Ahal izan bezain laster errepideko beste aldera igaro beharko dugu, autobidearen azpitik pasatzen duen ikusten dugun lehendabiziko tuneletik Igaro behar izango dugulako. sartu baino lehen, informazio zutoin batek Eltxurako 2 ordu geratzen zaizkigula jakinaraziko digu.

Tunela pasatu ondoren, 100 m ibili ostean, ez dugu eskuinetik datorren pista kontuan izango, eta aurrez aurre jarraituko dugu, une oro E-ko norabidea mantenduz. 500 m ibili ondoren, pista nagusia abandonatu eta eskuinetik ateratzen den pista estuago bat hartuko dugu. Denbora gutxira, pinudi batean kokatzen den ate metaliko bat zeharkatu beharko dugu, eta zuzen jarraituko dugu. Pinuditik irteten garen neurrian, bidea eskuinetik joango da eta erreka bat jaisten den sakonunerantz jaitsiko gara [13,2 Km, 540 m, 4:05h].

Erreka gurutzatu ondoren, bidea tanga eta aska baten artean igaroko da. (E.) igotzen larretik jarraituko dugu gu SARATSAtik datorren pistara iritsi arte. Ezkerrerantz egingo dugu bira eta pistatik 150 m beteko ditugu artegi batera iritsi arte... honen ostean informazio-zutoin batek SANTA KRUZ lepoan gaudela esango digute [14,7 Km, 617 m, 4:20h].

Pista utzi eta beheranzko xendra hartuko dugu eskuinerantz. Ate metaliko batera eramango gaitu, eta honen eskuinean dagoen pasabidera. Zeharkatuko dugu. Haranaren hondora iritsiko gara, eta Aristregi eta NA-240 errepidearen 11. Km.-aren puntuaren arteko errepidearen 1. Km-ra. [15,3 Km, 540 m, 4:30h].

Eskuinera egingo dugu bira eta errepidetik 100 m ibili ondoren, ezkerretik ZUAZTI IBAIra jaisten den zidor batetik ibiliko gara. Zeharkatuko dugu, eta pistan, ezkerretik egingo dugu bira. Lehen bidegurutzean, gorantz egiten duen eskuineko pista hartuko dugu. 70 m ibili ondoren bidiegurutze batekin egingo dugu topo. Lurra lehorra bada, markei jarraituz, sakan batetik igotzen den eskuineko bidea hartuko dugu, 600 m-tan norabide berean eginez (HE). Lurra oso heze badago nahiko lokatz aurki dezakegu zona honetan, izan ere 2013ko neguaren euriteek luizi handia sortu dute inguruetan eta zati batean bada ere, bidea galdu da nolabait.. Kasu honetan, azken bidegurutzean komenigarria da markak uztea eta ezkerreko pistatik hartzea, eskuineko lehen pistara arte igotzea eta hemendik aurrera, GR-aren markak berriro aurkitu arte norabide berean jarraitzea.

Pista gurutzatuko dugu, zidorretik pista berria aurkitu arte jarraituko dugu, goranzko zentzuan hartuko dugularik (IE), harik eta gutxira arte, ezkerrerantz bira egiten duenean (IM), utziko dugun, eskuinerantz irteten den xendra hartuko dugun (E), alanbre-hesi bat zeharkatuz [16,4 Km, 720 m, 5:00h].

Burdin hesia pasatu bezain laster mugarri bat ikusiko dugu, ezkerrerantz biratuko dugu eta bidea burdin hesiaren paretik gandorrean gora jarraituko du. Norabidea galdu gabe jarraituko dugu, alanbre-hesiak bidea ixten ez digun artean. Burdin hesia gurutzatuko dugu Eltxumendira igotzeko, baina jaitsieran berriz alanbre-hesiaren toki beretik igaro beharko dugu. 160 m oinez jarraituko ditugu, larreetatik tontorrera iritsi arte.

ELTXUMENDI [17,0 Km, 754m, 5:10h] (Eltxu bezala ere ezaguna): Erpin geodesikoa eta bi txartel-ontzi, bata Euskal Herriko mendi askok koroatzen duten aizkora tipikoa eta azken bi gailurretan ikusi dugun faroltxo bera bestea. Iruñeko arro osoaren bista bikainak, E-an. Iruñea eta Ezkaba, atzean Pirinioetako mendiak direlarik, I-ean mendiaren gandorra ikusten da eta bistak ez dira zabalak, M-an Bizkai, Andia Mendia et Etxauri. H-an Erreniegako zerra.

Berriro burdin-hesia zeharkatu dugun puntura jaitsiko gara eta hura gurutzatu bezain laster, ezkerrerantz bira egingo dugu, alanbre-hesia ondoan dugula (E). Pistatik 600 bat metro jaitsiko ditugu, harik eta soilgune batean seinale batek pista utzi behar dugula esan arte, eskuinetik irteten den xendra bat hartuz (H) [17,7 Km, 726 m, 5:25h].

Xendra sastrakak irteten ari diren larre batetik jaitsiko da. Bidea sakanean sartuko da, errekaren ondotik pasatu arte. Ur-tanga baten ondotik igaroko da eta jaisten jarraituko dugu (H). Puntu batean erreka utziko du eta bideak ezkerrera bira egingo (IE) larre-zona batera irtenez. Oteitza gainean gaude, aurrez aurre ikusten dugu. Pista batera helduko gara eta OTEITZAko inguru altura iritsko gara.

[19,4 Km, 490 m, 6:00h] Herri txikia da Oteitza. Alderdirik garaienean iturri batez horniturik dagoen aparkalekua dago. Aurrean parke txiki bat eta eserleku batzuk.


[-] Itxi