Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Mendiola - KURTZEBARRI (1.113 m) - ELORRETA (1.146 m) - ARANGUREN (1.158 m) - Mendiola (goizeko ibilaldia).

Mateo Txisturen lurretan...

Sarrera

ZARAIA MENDIA Gipuzkoako Hego-Mendebaldean kokatutako kareharrizko gunea da, Debagoiena eskualdean hain zuzen. Nahiz eta Elorreta eta Aranguren mendiaren garaierarik handienak izan, Kurtzebarri da bere tontorrik enblematikoena, beharbada mendizale-talde batek 1928an jarritako gurutze erraldoiagatik edo bere bista hobezinengatik, ondoan dituen bi tontorrek eskaini ditzaketen baino hobeak, hori bai.

Deskribapena

Mendiolako auzoa (430 m). ARETXABALETAtik, GI-3345 errepideak MENDIOLA AUZORA (Eskoriatza) eramango gaitu. Kurtzebarrirako igoera elizaren ondoan dagoen aparkalekuan hasiko dugu.

Errepidetik metro batzuk atzera egingo dugu biribilgune berezi batera iristearren, berau mugarri batek eta haize-orratz batek dekoratzen dituzte. Hormigoi-pista bat Hegoalderantz abiatzen da hemendik. Elorreta mendiaren bistekin aurrera egingo dugu. Aria auzora doan pista utziko dugu, eta pistatik eskuinean utziko dugun PEÑAKULO BASERRIAREN inguruetaraino (500 m) jarraituko dugu; hurrengo bidegurutzean URIAGA BASERRIRA (570 m) eramango gaituen ezkerreranzko pista hartuko dugu.

Baserriaren parean, eskuineranzko gurdibide hartuko dugu. Burdin hesi bat gurutzatuko dugu eta Elorreta-Kurtzebarrirako igoerarekin jarraituko dugu gero eta pikoago den aldapari eutsiz, garaiera irabaziz eta Kurtzebarriko iparraldeko hormatzarrak ezkerrean utziz.

Ezkerrean (780 m) bidegurutze batera iritsiko gara. Pista bitan banatuko da eta igoera ezkerretik jarraituko dugu, iturria duen ELEIZABARRI ingurura iritsiz. Borda baten ondotik igaroko gara (eskuineko adarrari jarraituz gero San Juan Txiki ermita bisita dezakegu).

Bideak aurrera egingo du baso ederraren artean, harik eta arrapala batera iritsi arte, ezkerrera biratzen dugun bitartean, bide bat ezkerrerantz ateratzen ari dela ikusiko dugu (940 m., kolore horiko markak), Kurtzebarrira eramango gaituena.

Berehala bide berri honek inguru soil batera eramango gaitu, bista ezin hobeak izango ditugu ikusgai bertatik. Iparraldean Anbotoren irudiak, Oiz eta Udalatx nabarmentzen dira. Bitartean, aurrera egiten dugu KURTZEBARRIren (1.107 m) GURUTZE itzela atzealdean ikusiz. Bere oinetara URKULU URTEGIA -6,5 kilometro perimetro duena, 1980an inauguratua- ikusi ahal izango dugu, non inguruan duen biodibertsitatea ugari eta garrantzitsua den, hegazti-espezie ugariek geldialdia egiten baitute landazabal atlantikoko paisaia erakusten duen eremu honetan.

Kurtzebarriren oinarrira iritsita, gailur harritsura iristearren (1.107 m) atzetik egiten duen bidea bilatuko dugu.Gurutzera iritsi eta gero, berriz haren oinarrira iritsiko gara, H-rantz 10 minutuz ibiliz ELORRETA (1.140 m) GAILURrera iristearren.

Elorretatik jaitsiko gara eta Apotzagako lepora iritsi arte norabide bera jarraituko dugu. Hemendik Aranguren gaina estaltzen duen basoa ikusten da, hura da gure hurrengo helburua. Bere gailurreraino iristeko gasbidearen seinaleen parean basoan sartuko gara eta bide lausoari jarraituko diogu txartel-ontzira iritsi arte.

Arangurenetik M-ko isurialdetik jaitsiko gara, pista batera iritsi arte. Ez dugu pista hau hartuko, APOTZAGA LEPOrantz (1.039 m) berriro ere igotzen denez gero. Egingo duguna zera da, hura pasatzea eta I-eko norabidean jaisten jarraitu sakanaren hondoan ikusten den pinudi baterantz hain zuzen.

Bideak igotzen erabili dugun pista berera ekarriko gaitu. Autobuseraino iristeko, iturriaren parean desbideratzea aukera dezakegu, eta mendebalerantzago jaisten den beste bide bat hartu, itzulia luzeago egiten duena hain zuzen. Bide honek SAN JUAN TXIKI (SAN JOAN ANTE PORTAM LATINAM - 813 m.) ermitaren ondotik igaro dela du puntu erakargarria.

Kondaira batek dioenez, menditik askatu eta herrira bidea zihoan harri bat han gelditu zen, inolako ezbeharrik sortu gabe.Luis Pedro Peña Santiago Mendiolako auzoan kokatuta dagoen ermita honi buruzko errepasotxoa egiten digu:

"Oso lehorte handia dagoenean, erreguteetan igo ohi da San Joan ermitara, San Juan Txiki bezala munduan ezagunago den honetara, eta egindako eskariek euria beti dakartela diote. Letonak eta Leibarrek "El Valle de Léniz" beren monografian esaten digute maiatzaren 6an erromesaldian bertara joaten dela, eta arratsaldean berriro elkartzen direla auzoan, eta kofradiak bertaratzen diren guztiei ardo eta ogia jan-edatera gonbidatzen dituela hiru lakari garirekin auzolagun bakoitzak (33 bat kilo) lagunduz; iraganetik dagoen ohitura da eta horren bitartez lortutako diruarekin ordaintzen dira meza eta jaialdiaren gastuak.

Kurtzebarri mendiaren adarretan kokaturik, garaia, mandabide zahar baten ondoan, Ereña auzoaren gainean, inguruko elizate guztietan deboziozkoa; halaxe esan zidaten Aozaratzan (1966ko apirilean), lehen esan dudan moduan, lehorteetan bereziki."

Pista berritik, sigi-saga batzuen ondoren, PEÑAKULO BASERRIRA (500 m) iritsiko gara eta hortik bakarrik Mendiolara itzultzea besterik ez zaigu falta igo garen bidetik autobusera iristeko.

Javier

OHARRA:
Deskribapenerako datuak web-orri hauetatik atera dira:
http://www.mendikat.net eta http://www.rutasporgipuzkoa.com.
Informazio interesgarri gehiago hemen:
http://www.gipuzkoamendizmendi.net/files/recorridos/1369148444_4.pdf


[-] Itxi