Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Lazkao - Olaberria - ESPARRU (727 m) - ARANTZAMENDI (782 m) - ATXURBI (968 m) - Etxegarate

Lazkaotik Etxegarate bitarteko ibilaldian

ORIA eta AGAUNTZA ibaien artean, mendi-adar luze bat kokatzen da.

Haietako bat de Beasain, Lazkao, Idiazabal y Olaberria inguruan hasten da. H-I norabidea mantentzen dute Balankaleku gainera arte, azkeneko hau Etxegarateko inguruetan.

BALENKALEKUtik LIZARRUSTI MENDATErantz, kordalak E-rantz egiten du, eta Nafarroa eta Gipuzkoa arteko uren banalerroa osatzen du.

Proposatzen dugun zeharkaldia Lazkaotik Etxegarateraino eramango gaitu, Arantzamendi (782 m), Atxurbi (968) gainetatik igaroz eta Lazkaotik abiatuz.

LAZKAO (160 m).
Ibilbidea Lazkaoko udalerrian hasiko dugu. Enparantzatik futbol zelairaino abiatuko gara, eskuinean Infantadoko Dukearen parkea eskuinean utziz eta gorago ezkerrean KOMENDRADI BASERRIA utziko dugu, futbol zelairako bidean ari garelarik.

Igoerarekin hormigoi-pistatik jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte.

Lurrezko bide batetik jarraituko dugu, harizti bateraino eramango gaitu eta ARRAMENDI baserrira igoko gara. Areria herria zenaren udaletxe izatera iritsi omen zen baserri hau. Gaur egun ia erorita dagoen arren, bere fatxadan armarria gordetzen du. Olaberria eta Agauntza ibaiaren eskuinaldean dagoen Lazkaoko parteak osatzen zuen Areria herria. Bertako alkatetza, aipatu zatien artean banatzen zuten. Lazkaok agintea 3 urtetik bitan izaten zuen bitartean, Olaberriari, hirugarrena zegokion.

Baserriaren ondoan igaroko gara, eta eskuinera joko dugu … eta hurrengo bidegurutzean gainaldera iristearren desbideratuko gara, ezkerrerantz bira egingo dugu eta errepidetik OLABERRIAra iritsiko gara.

Olaberriatik, HM-ko norabidean jarraituko dugu, Beasain eta Lazkao arteko errepideko bidegurutzera arte. Zuzen jarraituko dugu, errepide estu batetik BERDILLARI, ARANGUREN, IRANZOAGA-BERRI eta OJARBI baserrien ondotik igaroz.

Azken honek, OJARBI baserria, XVI. mendeko dorretxe da, armarri interesgarria dauka bere fatxada nagusian. Bada honi buruzko kondaira bat… hala esaten omen da, aspaldian etxeko jaunak hainbeste zilar-txanpon zituela, ezen hauek ilaran jarriz gero bata bestearen ondoan, aipatutako etxea eta ...

Irakurri gehiago [+]