Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Oteitza - EZKABA (895 m) - EZKABATXIKI (595 m) - LANDARIKA (GR220 - Iruņerriko itzulia, 5. etapa).

Ezkaba mendi-gaina bisitatuz

IRUÑERRIARI BIRA ematen dion GR-220 zidor luzearen 5. etapa. Zailtasunik gabeko ibilbidea, OTEITZAtik abiatuz, hasiera batean PLAZAOLAKO TRENBIDEan ibiliz, halako tokiak ikusteko aukera emango digun ibilaldia dugu: EZKABA mendira igoko gara eta SAN KRISTOBAL (ofizialki ALFONTSO XII.arena den) gotorlekuko kanpoko harresiak ikusiko ditugu, Gerra Zibilean zeharreko gotorlekutik ihesean hildakoen omenezko monumentu kaltetua ikusiko dugu, EZKABATXIKItik igaroko gara eta Arrera jaitsiko gara, bertan Arreko Trinitatearen omenezko Ermita ikusiko dugu ULTZAMA ibaiaren gaineko zubiaren ondoan, eta ibaiak nahikoa ur badarama bertan ur-jauzi eder batzuk ikusiko ditugu; amaitzeko, kontrako norabidean DONEJAKUE BIDEA jarraitu LANDARIKAko aisialdi-guneraino iritsiko gara.

OTEITZA [474 m, 0 Km, 0:00 h]. Herriko alderdi garaienetik irtengo gara eta kale nagusitik jaisten jarraituko dugu ibilbide guztian zehar ikusiko ditugun marka zuri eta gorriei jarraituz. Denbora txikian gure ezkerrean San Juan Bataiatzailearen omenezko eliza ikusiko dugu, eta bidegurutze batera (5') iritsiko gara.

Ezkerrerantz (E) biratuko gara eta PLAZAOLAKO TRENBIDE zaharraren bidea BERRIOGOITIraino (Berriosuso gaztelaniaz) jarraituko dugu. Hartarako, zuzen jarraituko dugu, Elkarteren bidegurutzea ezkerraldean utziz, eta horrela jarraituko dugu harik eta eskuinean muino bat izan arte pistak haren azpian eskuinerantz sartzen ari delarik, BERRIOGOITI herriaren sarreraraino hain zuzen. Ezkerreranzko (IE) lehen pista hartuko dugu, hain zuzen berotegi batzuetara iritsi baino lehen: ostera eskuinean utziko ditugu berotegi hauek. Pistatik jarriatuz errepidera iritsi arte bertatik jarraituko dugu.

BERRIOGOITI [452 m, 2,74 Km, 0:40h]. Errepidearen ondotik igoko gara, 120 bat metrotan zehar zebrabide bateraino iritsi arte. Berau zeharkatu eta plaza txiki batera iritsiko gara. Aurrera jarraituko dugu, txalet batzuk aurrean ditugula eta Ezkaba mendia atzean hain zuzen. Plaza txikiaren amaieran, eskuinerantz egingo dugu bira eta denbora gutxian porlanez estalitako pista hartuko dugu ezker aldetik, herria utzi eta Ezkaba mendiaren bila joanez.

Ez gara hartan luze izango, marka zuri eta gorriek porlanezko pista utzi eta ezkerreko pista hartuko dute, eta denbora gutxian, berriz ere (I) ezkerreko pista hartuko dute. Pistatik jarraituko dugu harik ere hesi batera iritsi arte [510 m, 3,60 Km, 0:55 h].

Metro batzuk lehenago, eskuin aldean, muinora igotzen den xendra bat ikusiko dugu. Goranzko ibilbide osoan marka zuri eta gorriak jarraituko ditugu, norabide bera jarraituko dugu, aldameneko pistetatik sartzen diren pistak kontuan hartu gabe. Halaxe, arroka eta pinu gune batzuen ondotik igaro ostean, SAN KRISTOBAL GOTORLEKUra [844 m, 5,40 Km, 1:45 h] iritsiko gara.

Nahiz eta marka zuri eta gorriek gotorlekua hego hegaletik inguratu, guk ezkerretik inguratuko dugu eta gotorlekua ipar hegaletik inguratuko dugu horrela. Xendra jarraituko dugu, aldaparik gabe, eta zuloaren ondotik igaroz gotorlekuaren sarreraraino eramango gaitu. Sarrera baino metro batzuk lehenago, txartel-ontzia dago.

EZKABA [877 m, 6,20 Km, 2:10 h]. Igo gaitezkeen punturik altuena da, izan ere punturik altuena, erpin geodesikoa da eta berau gotorlekuaren barruan aurkitzen denez gero eta bertaratzea debekatuta dagoenez gero zona militarra delako, ezin bertaratu. Txartel-ontzia argiontzi itxurakoa da, aurreko 4 etapetan aurkitutako beste tontorretan aurkitzen diren batzuen bezalakoa.

Ertzetik edo errepidetik jaitsiko gara 650 m-ko luzeran (IE), errepideko lehen bihurgunean, pistatik zuzen jarraitu beharko dugularik. Pinuditik jarraituko dugu, eta errepidearekin egingo dugu berriz topo. Hain zuzen puntu honetan, ertzean SAN KRISTOBAL GOTORLEKUTIK GERRA ZIBILAREN GARAIAN IHESean hil egin zirenen omenezko MONUMENTUA aurkituko dugu [740 m, 7,60 Km, 2:30 h].

Errepidetik jaitsiko gara, baina hartan sartu gabe ezkerrerantz biratuko gara markak jarraituz eta xendratik jaisten jarraituko dugu 1 Km-ko luzera eginez, beti EHE norabidean, eskuinetik datorren pista batera iritsi arte. Zuzen jarraituko dugu, pistatik jaitsiz, ezkerreko pistak hartu gabe. Bigarrenaren aurretik, informazio zutoin bat ikusiko dugu. BARGA NEGRA [650 m, 7,60 Km, 3:10 h].

Aurrera jaisten jarraitzen dugu, pista nagusitik, eta laster 180 graduko ezkerreranzko biraketa egingo du, eta gero eskuinera AZOTZ herriko gain garaienera iristeko, AZOTZeko ATAKA delakora [595 m, 7,60 Km, 3:25 h] (gaztelaniaz PORTILLO DE AZOTZ izena du).

Pista nagusia abandonatuko dugu eta goi-tentsio-dorre baten eskuinetik igaro den goranzko xendra hartuko dugu. Une oro xendratik ibiliko gara, norabide berean hain zuzen. Igoera luzean zehar moko itxurako harkaitz bat ikusiko dugu. Xendra eta markak eskuinetik doaz, 20 bat metro jaitsiz, baina ez ditugu hartuko, moko itxurako harriaren ezkerretik jarraituko dugu, haitzen arteko pasabide batetik igotzeko. Pasabide laburra, baina korapilatsu samarra igarotzeko harria bustita badago, edo jaisteko bidean bagaude.

Behin goian gaudela aurrera jarraituko dugu, norabidez aldatu gabe EZKABATXIKI gailurrera [548 m, 11,00 Km, 4:00 h] iritsi arte. Iruñeko arro osoaren bista bikainak. Gailurrean, argiontzi itxurako txartel-ontzia.

Zuzen jarraituko dugu, pinudi politetik jaitsiz. Gasbide batera iristen garenean, ezkerrerantz (I) biratuko gara eta gasbidetik jaitsiko gara, ia behealdean, eskuinerantz bira egite du eta ATARRABIA eta ARRE arteko errepidera jaitsi arte markei jarraituko diegu.

Ezkerrerantz egingo dugu bira, aurrera egiten dugu errepidea gurutzatu ahal izan arte, basotxo batean sartuko gara eta zuzen jarraituko dugu halako tokira iritsi arte, orduan eskuinerantz egingo dugu bira, bazter-babesaren eta zubiaren hesiaren arteko gunetik ULTZAMA IBAIA gurutzatzearren. Zubia gurutzatu bezain laster, markak eskuinera ikusten dugun zimendatutako pistara jaitsiko dira, bidegorri bat da, Atarrabia eta Arre herriak elkartzen dituena.

Ezkerreranzko pista hartuko dugu (HE) eta ARREKO TRINITATEAren ondoan kokatzen den zubira iritsi arte jarraituko dugu [437 m, 13,00 Km, 4:40 h]. Zubiaren aurretik, bideak ezkerrerantz egingo du bira, eta DONEJAKUE BIDEA hartuko du, baina kontrako norabidean. Zubia eta honen azpian diren ur-jauziak ikustea merezi du.

Pistak igoera arinarekin hasiko du eta Miravalles mendia inguratzen ariko da iparretik. Gero errepidearen ondoan jaitsiko da eta pistak errepidea gurutzatzera behartzen gaituela ematen duenean, eskuinerantz jaisten den bidea hartuko dugu eta arriskurik gabe errepide azpitik pasatzea ahalbidetuko gaitu.

Pista bide zabal bihurtuko da eta IIE-ko norabidearekin, norabide berean beti, ibiltzen ariko gara. Garai hobeak ezagutu zituen ARLETA JAURERRItik [465 m, 15,30 Km, 5:15 h] igaroko gara. Bidea ARGA IBAIaren gainetik dagoen ebaki bat saihesteko igotzen hasiko da. Nahiz eta zidorrak eskuinerantz markatu, zurezko hesi baten ondoan, bidea itxita dago, izan ere ebakiak bidearen tarte bat eramaten ari da eta erortzeko arriskua dago bertan. Horregatik igotzen ari garen bidetik 50 bat metro aurrera egingo dugu, eta ondoren, jaitsieran, LANDARIKA [467 m, 16,00 Km, 5:25 h] AISIALDI-GUNEraino iritsiko gara.

Aparkalekuak, mahaiak, iturria eta zerbitzuak dituen gunea. 5. etapa amaitu da.


[-] Itxi