Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Tourmalet-eko bihurgunea (1.944 m) - PIC MIDI DE BIGORRE (2.876 m) - La Mongie (1.800 m).

Pirinioetako bista onenen bila...

TOURMALET mendatearen hegoaldeko isurialdean, haren azken aurreko bihurguneak aparkaleku txiki bat eskaintzen du, bertan utziko gaitu autobusak (1.944 m). Zutoin batek bidea markatuko du, TOUE ETXOLAren gainetik. Margo horiko markak M-rantz jarraituko ditugu, ia ordokian. Laster, eskuinaldetik (I) gora egiten duen xendra bat ikusiko dugu, eta lurrean margotuta "COL DE AOUBE" (genekarren norabidean) eta "LAC ONCET" . Guk norabide hauek jarraituko ditugu eta eskuinerantz egingo dugu bira. Xendra hau GR-10aren aldaera bat da. Halaxe, COURET D'ONCET lepora iritsiko gara (2150 m, ez dator mapetan!). Txabola batzuen ondotik igaroko gara, eta ezkerraldean, jaramonik egin gabe COL DE LA BONIDA LEPOra doan bidea ikusiko dugu. Ezkerraldean ere aintzira bat ikusiko dugu, eta erreka zeharkatu ondoren, muino batera igoko gara, LAC ONCET (2.254 m) aintziraren gainean jartzearren.

Eskuinetik, Tourmaletetik datorren pistara iritsiko gara, orain dela urte gutxira arte turisten autoentzako irekia; erraz COL DE SENCOURS lepora iritsiko gara (2.378 m, garai zaharretan "CINQ OURS"= bortz hartz). Bertan 1856ko ostatu zaharraren aztarnak ikusiko ditugu, han jarri baitzen Midiko lehen behatokia. Gero, hona itzuliko gara LA MONGIE-ra jaistearren.

SENCOURS-etik pistatik igoko gara, ia lasterbiderik hartzen uzten ez duelarik. 300 metro gorago COL DES LAQUETS (2.637 m) lepoa dago, des Laquets ostatua dago bertan, aurriak baino ez ditugu aurkituko. Pista abandonatu, eskuinerantz doa, eta xendra onetik PIC DE MIDI (2.876 m) tontorreraino iritsiko gara. Mahai panoramikoa bertan, ura edateko iturria, terraza bat... Pirinioak ezagutzen dituztenek haren bistak Pirinioetako onenak direla diote, eta eguraldia lagun bada, noski, Andorratik Euskal Herri bitarteko gainak identifikatu ahal izango ditugu.

Haren gainontzeko instalazioak bisitatzeko (denda, WC, taberna, museoa, ...) 18 euro ordaindu behar dira, eta honekin ere telekabinaz LA MONGIE-ra jaitsi daiteke... tentagarria, ezta?

Tentazioari aurre egingo diotenek SECOURS LEPOra jaitsi behar izango dute. E-rantz GR marka zurigorriak jarraituko ditugu... "MANDAZAINEN BIDEA" jarraituko dugu, behatokiaren material guztia igotzeko erabili zeb bide bera hain zuzen, Tourmaleteko pista sortu baino lehen.

"COME DU PIC"-etik (haran antzeko batetik), GR markak jarraituko ditugu, xendra onetik jaitsiz; ezkerraldean PENE BLANQUE-ko (1.890 m) txabola ikusiko dugu, eta ARIZES-eko HARAN handiaren aurren jarriko gara. LE TAULET mendiaren magaletik igaroz pixkanaka jaisten arituko gara ARIZES ERREKAra iritsi arte, azkenik PONT DES VAQUES (1.552 m) zubira jaitsiz.

Hemen GR markak abandonatuko ditugu eta eskuinerantz bira eginez (H), eta erreka zeharkatu gabe, aurrean ikusten dugun lepo baterantz igotzen jarraituko dugu (1.681 m), aurretik basotxo batetik igaroz, margo horiko markei jarraituz. E-ko isurialdera jaitsiz, urtegiaren gainetik (Castillon), ARTIGUES eta LA MONGIE arteko bidera iritsiko gara eta eskuinetik, igoera goxoan, LA MONGIE (1.723 m) eski estaziora iritsiko gara.


[-] Itxi