Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 11 / 26) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


TSO bideo ikusgarri batekin itzuli zaigu. Goza ezazu!

TSO regresa con un nuevo vídeo. Disfrútalo.

The Water from TSO Photography on Vimeo.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/10/23 - 14:14) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo




Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Goñi - Euskal Herriko erdigune geografikoa - BERIAIN (1.494 m) – Unanu

Datorren igandean, urriaren 9an OSTADAR Mendi Taldeak Andia Mendian egingo den ibilaldi eder bat antolatu du, Goñi herritik hasita. Ibilaldian, Euskal Herriko erdigune geografikotik igaroko gara eta bestalde ere, Nafarroan berezi eta bakar den Beriain (1.494 m) mendiaren tontorretik igaroko ere, San Donatoren omenezko baseliza zaharra bisitatuz.

Nahi duten guztiek hartu dezakete parte Zumarragako Kultur Etxean Ostadar Mendi Taldeak duen lokalera etorriz astearte, ostegun edo ostiraletan gaueko 8:00etatik 9:00etara, baita 943723385 telefonoan mezua utziz edo ostadar@ostadar.org posta elektronikora mezu bat idatziz.

Irteera goizeko 7:30etan izango da, Zumarragako parrokian elkartuta eta 5 ordu t’erditan egin ahal izango da ibilbide osoa Goñin hasi eta Unanu herrian amaituz.

Informazio osatzen ari gara eta laster gure webgunean http://www.ostadar.org/ jarriko dugu guztia atzigarri interesa duten mendizaleentzat.


OSTADAR Mendi Taldea ha organizado para el próximo domingo una bonita excursión a la Sierra de Andia, que partiendo de la localidad de Goñi visitará el Centro Geográfico de Euskal Herria, para finalmente subir a la cima del monte Beriain (1.494 m) con la vieja ermita de San Donato como cúspide de la misma.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/10/05 - 23:28) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Asteburu honetan ospatu da orain dela 70 urte COMETE Sarea sortu zela Euskal Herriko lurretan, naziengandik ihesean zeuden lagun oro, soldaduak, judutarrak salbatzeko eta esku honetan jartzeko.

Era berean, asteburu ber honetan OSTADAR Mendi Taldea Pirinioetako Arièja departamentuan izan da eta Le Chemin de la Liberté zidorra bisitatzen izan da, Frantziako departamentu beretik Kataluna bitartean soldaduak, judutarrak eta ihesean zeuden pertsona ugarik erabilitako bidea, hau mendikatean sortalderago kokatua.

Iraganean hain urruti ez zeuden denborak gogoratzeko asteburua izan da, zalantzarik gabe.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/09/14 - 00:43) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Estany Long
Estany Long
—© Ostadar Mendi Taldea—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)
IGN France (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano más abajo...

Datozen irailaren 9, 10 eta 11rako OSTADAR Mendi Taldeak Pirinioetan egingo den ibilaldi eder bat antolatu du, MONT VALIER mendiko Berezko Naturgunera hain zuzen Arièja departamentu frantseseko Couserans haranean hain zuzen.

Bidaia luze samarra denez, ostiral goizean, Zumarragako Parrokiatik goizeko 5etan aterako gara.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/09/04 - 16:59) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik...
1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik...
—© Atauniker—

ATAUNIKER kultur elkarteak uztailaren 23rako honako mendi ibilaldi interesgarria antolatu du:

EKIMENA: Orain dela 75 urte, 1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik.

Egun hura gogoan izanik, mendi-ibilaldi historiko gidatua izango da orduan egindako ibilbide berberetik.

Data: 2011ko uztailaren 23an, larunbata.AUTOBUSA goizeko 7:30etan irtengo da Ataun San Martingo plazatik. Bidean gertaera latz haien inguruko zenbait argibide emango dira. Amaieran HAMAIKETAKOA izango da Aizkoate elkartearen atarian.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/07/13 - 19:20) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Mairietxe trikuharria
Mairietxe trikuharria
—© Ostadar Mendi Taldea—


Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano, más abajo

Datorren uztailaren 10erako, OSTADAR MENDI TALDEAk Donibane Garaziko mendietan txango polita antolatu behar du. Egun honetan Nafarroa Behereko mendi belartsuetan ibiliko gara, bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutuz. Bestalde, ibilbidea beheranzko joera izango du eta menditik irtengo gara oraingoan, ibarrean dagoen Donibane Garazi herri ederrean amaitzeko.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/07/03 - 12:19) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ostadar Mendi Taldeak Beasaindik irteera izango duen Ehun Milak Ultra Trail lasterketan laguntzeko lagun boluntarioen zerrenda ireki du. Laguntzaileen artean bi lagunentzako bidaia bat zozketatuko du Antolakuntzak. Aurten Goierri Garaitik uztailaren 15ean, ostiralean pasatuko dira korrikalariak, gutxi gorabehera 19:30etatik 23:00etara hain zuzen.

(en castellano más abajo)

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/06/16 - 00:07) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Hona hemen Terje Sorgjerd TSO-ren azken lan ederra. Ikusgarria!!!

The Arctic Light from TSO Photography on Vimeo.

Bere aurreko bi lanak esteka honetan ikus ditzakezu.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/06/15 - 21:52) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Lobos ibaiaren arroila
Lobos ibaiaren arroila
—© Ostadar Mendi Taldea—

OHARRA: Izena emateko azken eguna: EKAINAK 3

NOTA: Último día de inscripción: 3 DE JUNIO

En castellano... más abajo.

Soria ezagutzen...

  • Ekainak 11:
    • Zumarragatik irteera: goizeko 7:00etan. Zumarragako Parrokian.
    • Goizez: Cañón del Río Lobos. Puente de los Siete Ojos - Ermita de Bartolomé (Soria).
    • Arratsaldez: Bisita turistikoa: LA FUENTONA DE MURIEL eta CALATAÑAZOR.
    • Gauez: Afaria ABIONCILLO herrian. Afaldu, lo eta gosaria norberaren lo-zakua eramanez edo izarak 2 euroren truke. Mantak ere badaude.
  • Ekainak 12:
    • Goizez: LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA – URBIÓN (2.229 m) - CASTROVIEJO.
    • Duruelo de la Sierra herrira ostera eta itzultzean aukeran Siloseko Monasteriora.

Ostadar Mendi Taldearen txangoa Soriara



Cañón del río Lobos

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)



Pico Urbión

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Ostadar Mendi Taldeak Soriako gunerik ederrenetariko batzuk ezagutzeko gonbitea luzatzen dizue datorren ekainerako, zehatz-mehatz ekainaren 11 eta 12rako. Txangoa honetan datza, ekainaren 11n, goizeko 7etan Zumarragako parrokiatik autobusez aterako gara San Leonardo de Yagüe herritik hurbil dagoen LOBOS IBAIAREN ARROILArantz abiatzeko, eta espresuki ZAZPI BEGIEN (PUENTE DE LOS SIETE OJOS) ZUBItik hasteko, bertatik hasiko baitugu ibilaldia. Hemendik aurrera, paisaia ezin ederragoan eta sai arreen begiradapean, arroila ederra zeharkatuko dugu, bertatik igarotzean hainbat aldiz ibi batzuetatik erreka zeharkatuz oinak ere busti beharko ditugularik (txankleta batzuk ez dira soberan izango). Halaxe, osatuko ditugu arroilaren 12 kilometro lasai ezin ederragoak SAN BARTOLOMEren omenezko baseliza tenplariora iritsi arte, XII-XIII mendeen artean eraikia eta erromaniko edo protogotiko estiloan egina. Han aurreikusten dugu zerbait jatea ostera hurbil izango den autobusa hartzeko bertako parkeko aparkalekuan.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/05/29 - 15:24) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Datorren maiatzaren 8an, OSTADAR Mendi Taldeak ARALAR MENDIAn egin daitekeen ibilbide ederrenetarikorik antolatu du, Aralarreko Malloetan hain zuzen.

Eguraldiaren menpe izango bagara ere, Malloetako ekialdean dagoen Ttutturre gaina mendebaldean dagoen Balerdi mendi enblematikoarekin lotuko dugu. Argañetako zonalde karstikotik ere igaroko gara, inguruan gorde den txabola gangadunetako bat (arkuek izena dutena) ikusiko dugu; baita ere Aralarreko mendirik garaienera iritsiko gara, Intzako Dorrea edo Irumugarrieta izenekoa, eskaintzen dituen bista ezin hobeetaz gozatzeko... guztira 12 punta eskura izango ditugunak, pixka bat entrenaturik dagoen mendizalearentzako eginak hain zuzen.

Izen-emateak, beti bezala OSTADAR Mendi Taldearen egoitzan egin daitezke (astearte - ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara), baita posta elektronikoz edo 943723385 telefonoan mezua utziz.

Irteera goizeko 7:00etan izango da.

Gure webgune honetan (www.ostadar.org) osatu dugun informazio guztia duzu, hala nola deskribapena, mapa, GPS datuak eta argazkiak.


Ostadar MT invita a una excursión por, para muchos, la zona más bonita de Aralar: las Malloas.

Aunque como siempre dependeremos de la climatología, hemos preparado un recorrido que quiere unir la oriental y orgullosa cima de Ttutturre con el emblemático Balerdi, en su extremo occidental. Pasaremos por la zona kárstica de Argañeta, donde veremos alguna txabola cupular ("arkuek"); hollaremos la cumbre más alta de Aralar (Intzako Dorrea o Irumugarrieta), para disfrutar de impresionantes vistas desde el cresterío en su paso por Aldaon y Beoin. Cerca de 12 cimas a nuestro alcance, en un recorrido largo pero accesible a todo montañero entrenado.

Las inscripciones, como siempre, en la sede de Ostadar MT (martes-jueves- viernes de 20 a 21 horas); en la web ostadar.org (por correo electrónico); o dejando un mensaje con todos los datos en el teléfono 943723385.

La salida en autobús será a las 7:00 de la mañana.

En esta web (www.ostadar.org) dispones de toda la información con la descripción, mapa, datos GPS y fotos.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/04/30 - 01:29) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 11 / 26) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera