Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2026ko maiatzaren 31n, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 28. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Datozen hilabeteetako Ostadar M. T.-aren programa

Egitarau osoa ikusteko... egin klik hemen.

Hasiera |  -10 |  Aurrekoak |  (orrialdea 1 / 72) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera



OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak Araba (Laudio) eta Bizkaia (Alonsotegi) arteko txangoa antolatu du ekainaren 14rako, Ganekogorta mendigunea zeharkatuz, gailur panoramiko batetik eta meatze eta gerra historia handiko guneetatik ibiliz. Hainbat tontorretatik igaroko gara, besteak beste, Kamaraka (797 m), Ganekogorta (999 m) eta Gongeda (666 m).

Ibilbideak 18,5 kilometro eta 1100 metro pasatxoko desnibela suposatzen du.

Interesa dutenek Ostadarreko egoitzara (Zelai Aristi KE) pasa daitezke informazioa jasotzera astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara, edo emailera idatzi ostadar@ostadar.org


Ostadar MT ha organizado para el domingo 14 de junio una excursión entre Araba (Laudio) y Bizkaia (Alonsotegi) atravesando el macizo de Ganekogorta, caminando por una cresta panorámica y por zonas de gran historia minera y bélica. Pasaremos por varias cimas, entre ellas la de Kamaraka (797 m), Ganekogorta (999 m) y Gongeda (666 m).

El recorrido suponen unos 18,5 kms y algo más de 1100 metros de desnivel.

Los interesados pueden pasar a informarse por la sede de Ostadar (Zelai Aristi KE) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas., o escribir al email ostadar@ostadar.org

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2026/06/10 - 16:16) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ez adiorik, Manuel!
Ez adiorik, Manuel!
—© Ostadar Mendi Taldea—

Axularren Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen esaldia daraman ohorezko plaka jaso zenuen orain dela urte dezente Urretxu-Zumarragako mendizaletasunaren alde egindakoagatik, izan ere asko egin eta emandakoa zara zu gure mendizaletasunean.

Esperientzia handiko mendizalea izan zinen: Jon Aranaren espeleologia taldean aritu zinen gaztetan, 1967ko uztailean, Amado Buronekin Alpeetara joan zineten (hilaren 18an MONT-BLANC mediko gailurrera igo zenuten -duela 50 urteko materialarekin-).

Oargui-Izaspi mendi taldearen diru-zaina izan zinen urte askoan, Ostadar Mendi Taldean gero zuzendaritzan sartu duela 2 bat hamarkada eta lan handia egin zenuen elkartearen alde: elkartea egunero zabaldu, milaka aldiz aseguruak tramitatu eta Anjel Etxeberriaren omenezko ibilaldien ibilbidea erabaki. Gure mendiei eta ibilbideei buruz jakin behar zutenek ere bazuten zure erantzuna.

Besarkada handi bat Lutxiri, seme-alaba eta senide eta lagun guztiei.

Beti izango zaitugu gogoan. Ez adiorik, Manuel!

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2026/05/25 - 14:59) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Ostadar MT-k Aranguren mendilerrora (Iruñerria) txangoa prestatu du maiatzaren 10erako, Sarriguren eta Labiano herrien arteko zeharkaldia egiteko. Besteak beste, Irulegiko gaztelua bisitatuko du. Irulegiko mendi-mazeletan Irulegiko Esku ezaguna aurkitu zen duela gutxi. Ibilbideak 17,5 kilometro inguruko distantzia suposatzen du, 1000 metro inguruko desnibelarekin.

Interesa dutenek Ostadar kultur etxean jaso dezakete informazioa astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara.

---------

Ostadar MT ha preparado para el domingo 10 de mayo una excursión a la sierra de Aranguren, en la cuenca de Pamplona, para realizar una travesía entre las localidades de Sarriguren y Labiano, visitando, entre otras cimas, el castillo de Irulegi, en cuyas laderas se encontró recientemente la famosa Mano de Irulegi. El recorrido supone una distancia de unos 17,5 kms, con un desnivel de alrededor de 1000 metros.

Los interesados pueden informarse en la ede de Ostadar (Kultur Etxea) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2026/05/04 - 10:30) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Ibilbidea

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Luxar mendira igo nahi dutenentzako


Apirilaren 12rako irteera bat prestatu dugu Enkarterrietako Grumeran mendietara. Sasiburu mendilerroan zeharreko zeharkaldia da, Alonsotegi eta Sodupe herrien artean, zenbait tontor igarota, tartean Ganeroitz eta Eretza, mendiguneko gailurrik garaiena. Soduperako jaitsiera Grazal amildegi politetik egiten da. Autobusa 7:30ean irtengo da.

18 bat km dira, eta 1100 metroko desnibela.

Interesik dutenek Zelai Arizti KE-ko Ostadar Mendi Taldearen bulegora etor daitezke astearte, ostegun eta ostiralean 19:00etatik 20:00ra bitartean.


Para el 12 de abril hemos preparado una salida a los montes de Grumeran, en las Encartaciones. Se trata de una travesía por la sierra de Sasiburu, entre las localidades de Alonsotegi y Sodupe, pasando por varias cimas, entre ellas Ganeroitz y Eretza, la cumbre más elevada del macizo. El descenso a Sodupe se hace por el bonito barranco de Grazal. El autobús saldrá a las 7:30.

Suponen unos 18 kms., y unos 1100 metros de desnivel.

Los interesados pueden informarse en la sede de Ostadar (Zelai Arizti KE) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2026/04/08 - 16:48) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Ostadar Mendi Taldeak ibilaldia antolatu du martxoaren 8rako, iganderako, Arabako Iturrieta mendietan zehar. Gailurreria zeharkatuko du Larredez (1104 m) eta Santa Elena (1111 m) tontorrak lotzeko, eta, ondoren, Igoroin sakan ederra bisitatuko du. Egileor herritik abiatuko gara eta Musitun bukatuko dugu.

Ibilbideak 18 kilometro eta 700 metroko desnibela du.

Interesa dutenek Ostadarreko egoitzara (Zumarragako Kultur Etxea) jo dezakete informazioa jasotzera astearte, ostegun eta ostiraletan, 19etatik 20etara.

______________

Ostadar MT organiza para el domingo 8 de marzo una excursión por los montes de Iturrieta, en Alava, recorriendo su cresterío para unir las cimas de Larredez (1104 m) y Sª Elena (1111 m), para luego visitar el bonito barranco de Igoroin. Partiremos de la localidad de Egileor y terminaremos en Musitu.

El recorrido suponen cerca de 18 kms y unos 700 metros de desnivel.

Los interesados pueden pasar a informarse por la sede de Ostadar (Kultur Etxea de Zumarraga) los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2026/03/02 - 16:05) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera |  -10 |  Aurrekoak |  (orrialdea 1 / 72) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera