Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2026ko maiatzaren 31n, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 28. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Ez adiorik, Manuel!
Ez adiorik, Manuel!
—© Ostadar Mendi Taldea—

Axularren Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen esaldia daraman ohorezko plaka jaso zenuen orain dela urte dezente Urretxu-Zumarragako mendizaletasunaren alde egindakoagatik, izan ere asko egin eta emandakoa zara zu gure mendizaletasunean.

Esperientzia handiko mendizalea izan zinen: Jon Aranaren espeleologia taldean aritu zinen gaztetan, 1967ko uztailean, Amado Buronekin Alpeetara joan zineten (hilaren 18an MONT-BLANC mediko gailurrera igo zenuten -duela 50 urteko materialarekin-).

Oargui-Izaspi mendi taldearen diru-zaina izan zinen urte askoan, Ostadar Mendi Taldean gero zuzendaritzan sartu duela 2 bat hamarkada eta lan handia egin zenuen elkartearen alde: elkartea egunero zabaldu, milaka aldiz aseguruak tramitatu eta Anjel Etxeberriaren omenezko ibilaldien ibilbidea erabaki. Gure mendiei eta ibilbideei buruz jakin behar zutenek ere bazuten zure erantzuna.

Besarkada handi bat Lutxiri, seme-alaba eta senide eta lagun guztiei.

Beti izango zaitugu gogoan. Ez adiorik, Manuel!


Editore erabiltzailea: admin |  (2026/05/25 - 14:59) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bederatzi gehi zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]