Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Datozen irailaren 9, 10 eta 11rako, OSTADAR Mendi Taldeak Aragoiko Pirinioetan dagoen Benasque-ko bailaran ibilaldi bat antolatuko du. Ibilaldian POSETS (3.375 m) mendira igoera egin nahi da.

Aurreikusitako plana ondoko hau dugu:

  • IRAILAK 9, ostirala. Autobusa Zumarragako elizatik goizeko 5etan irtengo da. Bidaiaren ondoren Benasquera eguerdian iristea espero dugu. Bertatik, Estós-eko aterpera igoko gara. Igoera izen bera daraman bailaratik egingo dugu, oso inguru ederrean, eta gutxi gorabehera 2 ordu t’erdi behar izango ditugu aterpera bertaratzeko.
  • IRAILAK 10, larunbata, Estós-eko aterpetik ahal dugun goizenen irten eta Batisielles eta Perramó aintzira-bailaretatik Piana (2.680 m) lepora iritsiko gara: lepoa Escorbets (2.902 m) eta Tuca de Mincholet (2.865 m) mendien artean dago. Lepo honetatik Posets mendi-puska aurrean ikusiko dugu; Ondoren Iboneen bailara aldera jaitsiko gara, nondik zedarriztatutako bidezidor batek Eriste bailarako Angel Orús aterpera eramango gaituen (2.100 m). Bertan egingo dugu lo. Eguraldia ona bada, toki zoragarri eta ederretatik igaroko gara: hori bai, goi-menditik zazpi bat orduz ibiliko garela kontuan hartuko dugu.
  • IRAILAK 11, igandea; POSETS-era (3.375 m) igotzeko goizean goiz jaiki egin beharko dugu: Canal Fondá edo Ruta Real (Erret ibilbidea) bidetik igoko gara, mendi izugarri honetara igotzeko ibilbidea errazena da hau. Egun honetan, pisu handiena aterpean utziko dugu eta aterpera jaistean berriz jasoko dugu; Eristera jaisteko geroan, han izango baitugu zain autobusa Zumarraga itzultzearren. Posets-era igo nahi ez dutenek goizean goiz jaiki gabe, Eristera zuzenean jaitsiko dira. Gainera igo nahi dutenek guztira bederatzi bat ordu beharko dituztela kontuan hartu behar da. Zumarragara, gaueko 10ak aldera iritsiko gara.

Aterpe bakoitzean 30 bat plaza gorderik ditugu. Federaturik daudenek 20€ ordaindu beharko dute eta federatu gabeek 28,7€ egonaldiagatik.

Ohar garrantzitsua. 16 urte baino gazteago diren mendizaleek nagusi batez lagundurik joango dira eta nagusi honek beraien erantzule izango da ibilaldia egin bitartean.

Parte hartu nahi duten mendizaleek Ostadar Mendi Taldearen elkartetik pasa (Iparragirre Hiribidea 4-2. solairua) edo 943723385 telefonora dei dezakete izena eman eta informazio gehiago jasotzearren. Elkartea astearte, ostegun eta ostiraletan gaueko 8etatik 9etara irekita egongo da. Gogoan izan, 30 plaza baino ez direla gorderik izango aterpeetan.

Izena emateko epea irailaren 6an, asteartea, amaituko da.


Editore erabiltzailea: jonmikel |  (2005/08/26 - -6:51) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bost gehi zero .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]