Datorren urriaren 9an, OSTADAR Mendi Taldeak Nafarroa eta Lapurdi arteko lurraldean egingo den ibilaldi bat antolatu du. Ibilbideak “SORGINEN BIDEA” izena darama eta ibilaldi eder bat eginez Urdazubi (Ikaburu), Zugarramurdi eta Sara herrietako kobak bisitatuko ditu: bidean zehar Atxuria edo Peña Plata (758 m) mendiko tontorrera ere igoko da. Zumarragako elizatik abiatuta, irteera ordua, goizeko 7etan izango da eta itzulera, gutxi gorabehera, arratsaldeko 7etan hain zuzen. Izena ematea horrela egin daiteke, elkartetik pasatuz (Iparragirre Hiribidea 4, KZGUNEA gaineko solairuan - alboko eskaileratik igoz) edo baita ere 943 723385 telefonora deituz astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara. Beste ordutan eginez gero, mezua telefonoaren erantzungailu automatikoa ere erabil daiteke. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2005/09/29 - 09:10) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|