Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

XVIII. ANJEL ETXEBERRIAren omenezko Haur Ibilaldia

Data eta ordua: azaroak 20, igandea, goizeko 8:30etan. Zumarragako enparantza.

Azaroaren 20an, XVIII. ANJEL ETXEBERRIAren omenezko Haur Ibilaldia egin behar dugu Zumarragatik abiatuta. 1980ko abuztuaren 11n Lleidako Pirinioetan zendu zelarik bere omenezko ibilaldia da honako hau. Ikus dezagun zergatik ospatuko dugun aurten ere berau Ostadar Mendi Taldeko Mendi Aste honetan.

Anjel Etxeberria Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1945eko urriaren 1ean. Bere lehendabiziko mendizaletasun urratsak zuen perretxiko-bilketa jardunetik etorri zitzaizkion, mikologia zalea baitzen gure laguna. Beti OARGUI-Izaspi (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) taldeko partaide eraginkorra izanik, herriko ekitaldi eta jardunaldi kultural anitzetan hartu izan zuen parte—izan ere, garai haietan oro har, mendizale giroan murgilduta zebiltzan lagunak ziren bestelako —menditik at— ekitaldi askotan parte hartu zuten lagunak.

1980ko abuztuaren 11n, Antxon —horixe baitzuen ezizena— herriko beste lagun batekin Lleidako Pirinioetako Ipar Besiberri tontorrera igo zen. Eta jaitsieran jasandako istripuaren ondorioz heriotza jaso. Hilotza Barruera herrira jaitsi zuten, eta bertatik Zumarragako bidea hartu.

Urte bereko abenduaren 23an, Anjel Etxeberria "Antxon"-ek OARGUI-Izaspi mendi-taldeko lagunen partetik omenaldia jaso zuen. Eta 1981eko maiatzaren 24an, Finalistaren Egunarekin bat egiten den festa-egun berean, Izazpi mendiko gurutze txikiaren ondoan bere omenez monolito bat jarri zitzaion.

Eta nabarmen genezakeen bere ezaugarrien artean, berak lagundu eta antolatu zituen horrenbeste haur-txango dira: herriko haurrak mendira eraman zituen, mendiaren sustapenerako hain garrantzitsua den mendi-eskola hori sortuz.

Eta horrexegatik da, 1988. urtean "I. Anjel Etxeberriaren omenezko Haur Ibilaldia" delakoaren antolatze arrazoia: eta honen ondoren etorri dira beste 17 edizio gehiago. Aurten XVIII. edizioa osatuko dugu. Ibilbidea Antio baselizaraino igoko da eta Elorriagatik jarraituko du. Geroago, Izazpiko gurutze zaharra, Izazpiko gurutzea, Atxurza, Ezkio, Kortagain eta berriz Zumarragako plazara atzera etorriko dira. Ibilbideak lauzpabost orduko iraupena izango du.

Mendi martxa 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zuzenduta dago, eta goizeko 8:30etan irtengo da Zumarragako enparantzatik. La Salle, Gainzuri eta Ikastolako haurrek hartuko dute parte, eta 100 baino gehiago haurrek eta beste hainbeste helduek parte hartuko dutelakoan gaude.

Aurten gainera Anjel Etxeberria Besiberri mendietan hil zela 25. urteurrena bete izango da. Hori dela eta, Izazpiko gurutze zaharraren parean dagoen bere omenezko monolitoaren ondotik igaroko gara.

Lerro hauek aprobetxatuz, etorri nahi izango zenuten heldu guztioi gonbidatzen zaituztegu, 100 haurrek parte hartzen duten ibilaldia antolatzea lan erraza ez delako. Zuen laguntza eskertzekoa baita beti.


Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/18 - -6:23) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi bider hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]