Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

Euskalerriko Mendiak (Juan Mari Gabilondo)

Data eta ordua: azaroak 21, astelehena, arratsaldeko 20:00etan. Urretxuko Kultur Etxea.

Astelehenean Juan Mari Gabilondo mendizale zumarragarrak Ostadar Mendi Astean klasiko bihurtu duen "Euskal Herriko Mendiak" diapositiba emanaldia eskainiko digu. Lehendabizi egin dezagun bere biografiaren laburpen bat, ondoren emanaldia eskainiko dituen irteeren berri emateko.

Juan Mari Gabilondo Zumarragako OARGUI (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) elkarteko mendi taldean sartzen da 1963. urtean. 1970ean, elkarteko arduradun lanak hartzen ditu mendi taldean. 1971an, OARGUI-Izaspi mendi taldea sortzen da eta 1971tik 1982ra bitartean zuzendaritzan hartzen du parte. 1982an, Ostadar M. T.-ren sorreran ere parte hartzen du. Egun, bertako ekintzetan partehartzaile aktibo dugu.

1971n lehendabiziko Ehun Gainetako Lehiaketa amaitzen du, garaiko "Hermandad de Centenarios Montañeros Vasco-Navarros de la Federación Vasco-Navarra de Montaña" (orduko Euskal Mendizale Federakundea) delako elkartean sartuz. 2001eko azaroa aldera amaitu zuen V. Ehun Gainetako Lehiaketa. Egun VI.aren bila ari da.

Juan Mari Gabilondo, orain arteko batean izan ezik, Ostadar Mendi Aste guztietako (23) egitarauetan hartu du parte. Argazkilari iaioa izanik, zenbait sari jaso ditu eta bere helburua Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako gain eta tontor guztiak ezagutzea da.

Astelehen honetan, eman beharreko diapositibak honakook dira:

  • Ibilaldia eta ondoren bazkaria: Ostadar 2004. Markina - URREGARAI (704 m) - BEDARTZANDI (699 m) - Amoroto.
  • HIRU TENPLUEN IBILBIDEA. 1. etapa. Arantzazuko Santutegia - Biozkornia lepoa - Brinkola - Mirandaola - Aztiria.
  • Eugi – ADI (1.458 m) – Aurizberri. Goierri Mendi Taldearekin batera eginik.
  • NAFARROAKO BARDEAK. Bardena Zuria eta Bardea Beltza.
  • Maltzaga - KARAKATE (749 m) - IRUKURUTZETA (985 m) – IRIMO (899 m) – Urretxu-Zumarraga.
  • Basakabi – ADARRA (817 m) – MANDOEGI (1.059 m) – Goizueta.
  • BAIO (neguko argazkiak).

Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/18 - 17:35) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, lau bider bost .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]