Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

Lehoinabarraren Aztarna (Andoni Ormazabal)

Data eta ordua: azaroak 22, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Urretxuko Gainzuri Aretoa.

Datorren azaroaren 22an eta Urretxuko Gainzuri Aretoan, XABIER ORMAZABALek utzitako argazkietako batzuk ikusteko aukera izango dugu. Xabier Ormazabal, Urretxuko mendizalea eta Ostadar Mendi Taldeko kidea, Txo-Oiu menditik jaistean 2004ko urrian zendu zen.

Izan ere, Xabierrek izan zuen sekulako ibilbidearekin, zur eta lur utzi gintuen behin baino gehiagotan. Gaztea bazen ere, Xabier 2003. urtean estatu espainiarrean ELURRETAKO LEHOINABARRA izenarekin ezagutzen den proiektu alpinistikoa egiten zuen lehendabiziko mendizalea izan zen. Proiektu honek, sobiet batasuneko errepublika zaharretan duden bost mendirik garaienetara igotzea zen: Ismail Somoni gaina (lehen Comunismo izenekoa, 7.495 m), Khan Tengri (7.010 m), Pobeda Peak (zailena, 7.134 m), Lenin Gaina(7.134 m) eta Korgenewskaya (7.105 m). Pamir eta Tien Shan mendikateetara hiru urtez segidan joanda lortu zuen (2002, 2003 y 2004).

Elurretako Lehoinabarra titulua ematen zuten mendiak jaitsi ondoren, Xabier Ormazabalek zortzimilako mendietara joaten hasi zen; lehendabizikoa Shisha Pangma izango zen, zeina 2004ko irailaren 27an gainditzen zuen. Geroago Txo-Oiu izango zen. Bertarako igoera bakarrik egin zuen eta gainetik jaitsi ondoren, 2004ko urriaren 13an zendu zen.. 23 urterekin sekulako ibilbidea amaituz.

Andoni Ormazabal bere anaiak, omenaldi xume bat eskaini nahi izan dio eta datorren asteartean, urriaren 22an Urretxuko Gainzuri Aretoan, bere anaia Xabierrek utzi zituen argazkietako batzuk ikusteko aukera izango dugu. Hauxe izango da LEHOINABARRAK UTZI IZAN ZIGUN AZKEN AZTARNA.


Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/19 - -6:15) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero gehi bederatzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]