Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

XXII. Ostadar Mendi Astea

Patxi, mundu bertikal batean (Patxi Usobiaga)

Data eta ordua: azaroak 24, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Urretxuko Gainzuri Aretoa.

1990eko abenduan hasi zen eskalatzen, hamar urte zituela. Hamahiru urterekin, Espainiako Jubenil mailako txapeldunordea izan zen, eta txapelduna 1998an. Lehiaketa askotan parte hartu du, eta garaipen handiak eskuratu ditu askotariko modalitateetan: harkaitza probatuta eta harkaitzari begiratuta, Euskadiko Txapelketak, Munduko, etab. “8a.nu” aldizkari ospetsuak osatzen duen kirol-eskalatzaileen munduko zerrendako buru izan da, eta hirugarrena ere UIAAk prestatzen dituen lehiaketako eskalatzaileen munduko zerrendan.

2004an honako garaipen hauek eskuratu ditu:

  • Espainiako Txapelduna (Aviles, abuztuaren 21a)
  • Espainiako Kopako Txapeldunordea (Leongo eta Marbellako probak garaituta)

HARKAITZA PROBATUTA - “Realization”, 9a+ (Ceüse, Frantzia)

  • “Psikoterapia”, 9a (Villanueva Gobiaran, Araba)
  • “Desafiando a Tsunami”, 8c+/9a (Huesca)
  • “No Future”, 8c+ (Ceüse, Frantzia)

HARKAITZARI BEGIRATUTA - “Millenium”, 8b+ (Eslovenia)

  • “Taladrina”, 8b+ (Cuenca)
  • “B12”, 8b+/c. (Larraona, Nafarroa)
  • “La Dita del Guerrero”, 8b+ (cobolo, Italia)
  • “Jurassic Clim”, 8b+ (Erto, Italia)
  • “Radote Joli Pepere”, 8b (Ceüse, Frantzia)
  • “Le Oin Conneur des Lilas”, 8a+ (Ceüse, Frantzia)
  • “Le Femme Blanche”

________________

“PATXI, MUNDU BERTIKAL BATEAN”

Kirol-arloan orain arte osatu duen ibilbidearen berri ematen du Patxi Usobiagak dokumental tankerako proiekzio honen bidez: kirol-eskaladan hasi zenetik abiatu eta zailtasun goreneko kateatzeetara. Lan horiei esker, harkaitzeko eskaladako munduko onena da, baita lehiaketako onenetakoa ere. DVD formatuko proiekzioa da, 45 minutuko iraupena duena; eskaladako irudien edertasuna nabarmentzen duen muntaia ikusgarria baliatu dute egileek.

Informazio gehiago: http://www.patxiusobiaga.com

OHARRA: Emanaldi hau Kutxa Fundazioak babestua da eta horrexegatik eskerrak eman nahi dizkiogu emandako laguntzarengatik.


Editore erabiltzailea: admin |  (2005/11/21 - 13:12) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, sei bider zazpi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]