XXII. Ostadar Mendi Astea II. Mendiko Diapositiben OSTADAR Lehiaketa Data eta ordua: azaroak 25, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Zumarragako Zelai-Aristi Aretoa. Bihar arratsaldean banatuko dira II. Mendiko Diapositiben Lehiaketa honetan irabazle atera diren sariak. Aurretik lan guztiak pantailaratuko dira eta ondoren, sarien ebazpena eta sari-banaketa egingo da Zelai-Aristi Aretoan. Hemen dituzue aurtengo edizioaren gertatu diren estatistika batzuk: 72 argazkilarik parte hartu dute eta guztira 210 diapositiba inguru jaso ditugu. Lan gehienak Hego Euskal Herri osotik etorri dira eta Urretxu-Zumarragarren presentzia oso garrantzitsua izan da. Baina ez dugu ahaztu behar kanpotik ere jaso ditugun diapositiba lanak (Catalunyatik, Galizatik, Gaztelatik, Andaluziatik...). Epaimahaia osatzerakoan, Zumaiako Javier Carballo, Olaberriako Javier Fernandez eta Zaldibiako Igor Etxabe argazkilari ezagunek hartu dute parte. Datorren astean zehar http://www.ostadar.org gune honetan zintzilikatuko ditugu irabazle suertatu diren diapositiba guztiak, baita irabazle gertatu ez diren diapositiba lanen hautaketa zabal bat ere. Bitartean, bihar ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Zelai-Aristi Aretoan espero zaituztegu. Ostadar Mendi Taldeko Zuzendaritza | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2005/11/23 - 17:32) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|