Bloga - bitakora kaiera
Datorren otsailaren 12an, Zumarragako elizatik 7:15etan abiatuta, Ostadar Mendi Taldeak Urola Bailarari bira emateko bigarren etapa antolatu du: Azkarate mendatea - Irukurutzeta – Deskarga mendatea - Arrolamendi - Korostiaga - Udana mendatea ibilbidearekin.
Ibilaldi honek duen bereizgarrietako bat, “etxeko” mendietatik ibiliko garela da. Aukera dugunez, dagoeneko Arrolamendipeko Lakiolako aterpean geldialditxo hitzartu dugu eta bertan salda eta pintxo bero bat hartuz, azkeneko indarrak batuko ditugu Udana mendatean ibilaldia amaitzeko. Beste bereizgarrietako bat, bi aztarnategi megalitiko bisitatuko ditugula da, bata Irukurutzetatik Irimora bitarteko Elosumendiko aztarnategia, eta bestea, Deskargatik Korostiaga bitartekoa: inguruko zenbait monumentu megalitiko ezagutzeko parada ezin hobea. Ibilaldi honekin, aurtengoz Urola bailaran ibiltzeari utziko diogu, izan ere, datorren urtean falta diren gainontzeko 3 etapak beteko ditugu Urola bailara osoari bira ematearren. Halaber, aurreko etapan parte hartu ez zuten mendizaleei hemendik aurrera egingo ditugun Bira honetako etapak egitea gonbidatu nahi diegu. Izena ematea elkartean (Iparragirre Hiribidea 4, 2. solairua – KZGunearen gainean), astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara egin daiteke, edo 943723385 telefonora deituz eta mezua bertan utziz ere bai. Ostadar M. T.-eko Zuzendaritza | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2006/02/01 - 16:58) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.
Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]