Bloga - bitakora kaiera
Datorren apirilaren 9an, Zumarragako elizatik 7:00etan abiatuta, Ostadar Mendi Taldeak Gorbeia mendian egingo duen txango bat antolatu du: Muruako urtegietatik hasi eta Mairulegorretako kobaren ondoren, Errekasikutik igarota, Dulau lepora iritsiko gara. Bertatik, zuzen, Gorbeiaren gurutzerantz jarraituko dugu. Itzulera, Barazar mendaterantz abiatzen den bide normaletik egingo dugu: Arimekortatik eta Atxuriko pasabidetik igaro ondoren, Saldropo ingurua zeharkatuz, Barazarreko mendatean amaituko dugu.
Izena ematea elkartean (Zumarragako Iparragirre 4, 2. solairuan – KZGunearen gainean), astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara egin daiteke, edo 943723385 telefonora deitu eta mezua bertan utzia ere bai. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2006/03/30 - 04:59) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.
Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]