Datorren maiatzaren 14ean, Zumarragako elizatik 7:45etan abiatuta, Ostadar Mendi Taldeak Tolosaldeko, eta Nafarroako Araitz bailarako Mallopeko mendietara txango bat antolatu du: Karst-inguru garrantzitsua eta Otsabio-Zarate Estazio Megalitikoaren kokalekua, Gipuzkoako mendialde ezezagunetakoa dugu. Altzo (Altzomuino auzotik hain zuzen) herritik hasi eta Otsabio (801 m) mendira abiatuko gara. Gandor inguruen oso bista politak eskaintzen ditu. Lapar (810 m) gainetik igaro ondoren, Zarate lepora jaitsiko gara –hemen historiarekin egingo dugu topo, bertatik igaro baitzen gaixorik, Iruñetik bueltan, San Ignazio Loiolarako bidean. Zarate lepotik igaro eta Azakarate herrira iritsiko gara. Araitz bailaran sartuko gara… Bertatik Betelura iristea baino ez zaigu faltako 6 bat ordu irauten duen ibilbidea egiteko. Izena ematea elkartean (Zumarragako Iparragirre 4, 2. solairuan – KZGunearen gainean), astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara egin daiteke, edo 943723385 telefonora deitu eta mezua bertan utzia ere bai. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2006/05/03 - 17:16) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|