Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Arantzako Zirkoari Bira:

Datorren igandean, irailaren 10ean Ostadar Mendi Taldeak Arantzako Zirkoari emango dion ibilaldi eder bat antolatu du. Esan bezala, ibilaldiak Bortziri eskualdean kokaturik dagoen Arantza herritik irten eta bertan dagoen zirkoari bira emango dio, bertan diren gain guztiak bisitatuko direlarik: UNANU (651 m), IZU (829 m), IBINTZA (1.037 m), EKAITZA (1.047 m), MENDIEDER (1.106 m); MENDAUR (1.131 m) gaina hautazko gain bezala utziko dugu. Ibilaldian zehar, inguruko mendien bista ezin hobea ikusteko aukera izango dugu, eta eguraldia lagun bada, Euskal Herriko kostalde osoa ikusteko aukera ere izango dugu.

Ibilaldiaren amaieran, Erdi Aroan sortutako Arantza hiribildua ezagutzeko aukera izango dugu.

Autobusa, Zumarragako Elizatik, goizeko 6:30etan irtengo da.

Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.

Editore erabiltzailea: admin |  (2006/09/03 - 17:19) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zazpi gehi zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]