Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Itsasutik Ainhoaraino. Itsasu (Laxia) - MUNDARRAIN (749 m) - Ainhoa.

Datorren urriaren 8an, igandea, Ostadar Mendi Taldeak Lapurdiko mendialdean, zehazki Ezpeletako kantonamenduan egingo den ibilaldi eder bat antolatu du. Itsasuko elizaren ondotik abiatuko gara, eta Atekagaitz pasabidetik igaro ondoren (frantsesez La Pas de Roland izena du eta Errobi ibaiaren ertzeko harri batean Errolanek, Karlomagnoren ilobak Durandarte ezpatarekin, euskal mitologiaren arabera, irekitako zuloa omen da)–, Mundarrain tontorreraino igoko gara. Bertatik Lapurdiko mendialde honetako mendiak eta bailarak ikusi ahal izango ditugu. Honen ondoren, GR-10etik jarraituz, Euskal Herri osoan diren herririk politenetako batera jaitsiko gara, Ainhoara hain zuzen.

Ibilaldiaren ondoren, Erdi Aroan eraikitako herri honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, urriaren 8ko ibilbidean nabarmentzekoak dira hasierako eta amaierako herriak, biek baitituzte oso interesgarriak diren elizak eta aldameneko kanposantuak, beren generoan bakanak eta bereziak diren disko-formako hilarriak baitituzte bertan.

Autobusa, Zumarragako Elizatik, goizeko 7:00etan irtengo da.

Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.


Editore erabiltzailea: admin |  (2006/09/24 - 16:23) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi gehi bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]