XXIII. Ostadar Mendi Astea Azaroak 21, asteartea: Tocando el vacío (Touching the void) filmaren emanaldia (DVD formatuan). Data eta ordua: azaroak 21, asteartea, 20:00etan — Urretxuko Labeaga Aretoan. Mendiko zinemako hainbat lehiaketa eta jardunaldietan zenbait sari jaso duen film honek, Joe Simpson eta Simon Yates britainiarrak 1985 urtean Huayhuash-eko Mendikateko Siula Grande menditik jaistean bizitako aparteko gertaera berregiten du. Kevin MacDonald-ek zuzendua, film honek irudi izugarriak eta mendizaleei egindako elkarrizketa-tarteak konbinatzen ditu. Mendizaletasunean beharrezko den adiskidetasunari buruz, mendian aurki daitezkeen arriskuei eta gizasemeak bizirauteko eta sufritzeko gaitasunaz hausnartzeko gonbitea egiten digu. Zinema komertzialeko kanaletatik igarotako filma bada ere, gure herrian ikusteko aukera izan ez genuen; hori dela-eta, oraingoan DVD formatuan ikusteko aukera izango dugu. 1985eko urtean, Joe Simpson eta Simon Yates, Peruko Andeetan kokaturiko Siula Grande mendiko mendebaldeko aurpegia eskalatzera abiatu ziren. Forma oso onean zeuden, mendizale gazteak, eskalatzaile onak ziren. Mendebaldeko aurpegia, urrutiko kokalekuan izateaz gain, traidorea zen: aurretik inork ez zuen bertatik Siula Grandeko tontorrera igo izan. Hiru egunetan zehar, arazorik gabeko igoera egin ondoren, Simpson-ek erorketa motz bat izan eta ezker hankako zenbait hezur hautsi zituen. Inork erreskatatu ezingo zituela jakitun, bakarrik jaistea erabaki zuten. Lortzearren, Yates-ek Simpson ehun metroko tartetan jaitsi zuen. Prozesua motela eta era berean bi mendizaleontzako arriskutsua zen. Konturatu gabe, Yates-ek Simpson arrakala baten ertzaren ondotik pasarazi zuen. Malda gogorra horma bertikal bilakatu zen, eta horren ondorioz Simpson-ek ezin zuen inolaz ere paretan heltzerik izan. Gauez eta eguraldi-egoera kaxkarrez, lehenago edo beranduago bi mendizaleek hutsunera eroriko zirela sinetsita egonik, Yates-ek soka ebakitzea deliberatu zuen. Baina Simpson-ek erorketatik bizirik atera zen, eta oinarrizko kanpamentura lau egunetan herrestan iristea lortu zuen. Touching the Void filmean, Yates eta Simpson Siula Grandera itzultzen dira, eta bertan jazo zen beren historia kontatzen digute. Luzemetraia, Joe Simpson-ek Touching the Void izeneko liburuan idatzitako historian oinarrituta dago. Bigarren argitalpena, gaztelaniaz lor daiteke:
| |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2006/11/12 - 06:11) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|