XXIII. Ostadar Mendi Astea POR LAS ZONAS FRÍAS DE LA TIERRA (Juan Vallejo). Kutxa Fundazioak finantzatutako proiekzioa. Data eta ordua: azaroak 22, asteazkena: 20:00etan — Zumarragako Zelai-Aristi Aretoan. JUAN VALLEJO. 1970ean Gasteizen jaio zen. Kirolzale polifazetikoa, gaztetatik hainbat kiroletan, batez ere naturarekin lotutakoetan, bereziki alpinismoan, jardundakoa da. Penintsulako mazizo guztietan eskaladak egin ditu, eta batez ere Europako Mendietan eta Pirinioetan, hauetan diren eskaladarik zailenak gainditu ditu. Alpeetan bai harrian zein izotzean egindako eskalada zailak burututakoa da. Bere curriculumean Yosemiten (AEB), Eskalaezinak, Yukon (Kanada) edo Aconcaguako Hego aurpegian egindako eskalada handiak dira. Groenlandian leraz egindako zeharkaldi bat egindakoa da, baita Txile eta Argentina arteko Patagoniako izotzean beste bat egindakoa ere. Zortzimilako bost tontorretan egona da. "Al filo de lo imposible" programako ohiko kolaboratzaile eta espezialista da. POR LAS ZONAS FRÍAS DE LA TIERRA (Lurrako inguru hotzetan zehar). Lurran diren gutxien esploratutako zonaldeak bisitatuko ditugu: Patagonia, Groenlandia, Yukon edo Aconcaguako Hego aurpegia. OHARRA: Emanaldi honen aurrerapen sakonagoa bidaltzen saiatuko gara. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2006/11/12 - 06:50) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|