Urola ibai-arroari Bira. 3. etapa: Udana gaina – ARTZANBURU (1.368 m) – OTAÑU (838 m) – ARGIXAO (604 m) – Zumarraga Datorren urtarrilaren 14an, igandea, Ostadar Mendi Taldeak Urola Bailarari ematen ari zaion 3. etapa burutuko du bailarako goi-aldean, Udana mendatetik hasita Zumarragaraino iritsita hain zuzen. Oraingo honetan, Urola ibaiaren iturburuen inguruetatik ibiliko gara, eta ibai-arroaren puntarik garaiena den ARTZANBURU tontorrera igotzeko aukera izango dugu. Meategi eta haizeoletako ingurutik ibiliko gara... burdinaren aztarnak ugariak baitira ingurune honetan, eta Aizkorriko zein Debagoiena zein Goierri eskualdeetako bista ezin hobeak ikusteko aukera izango dugu. Autobusa, Zumarragako Elizatik, goizeko 7:30etan irtengo da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2007/01/05 - 04:45) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|