Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Aurten, 2007 urtean, Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak 25 urte beteko ditu. Horren ondorioz, datorren azaroan ospatuko dugun Mendi Asteko programan, ekintza berezi batzuk txertatu nahi ditugu, besteak beste, Mendi Taldearen historia azaltzen duen liburu bat (25 urtetan gertakizun asko gertatu dira), Mendi Taldearen irteeretan eta antolatutako ekintzetan ateratako argazkiekin egindako erakusketa bat, eta Mendi Astean azaltzeko ere, argazkiz hornitutako proiekzio digitala...

Mezu honekin Urretxu-Zumarragako herritarrei eta mendizaleei laguntza eske gatozkizue. Adierazitako proiektu hauek aurrera eramateko, argazkiak behar ditugu:

  • Urretxu-Zumarragako mendizaletasunaren lehen urratsak adierazten dituzten argazki zaharrak.
  • Diapositiba edo paper formatuan, Ostadar Mendi Taldearen 25 urtetan ekintza eta irteeretan ateratako lanak.

Antolakuntzak lan guztiak mimoz zaindu, sailkatu eta gordeko ditu. Lanak eskaneatu bezain pronto, jabeari itzuliko zaizkio berriz etxean gorde ditzan.

Lanak jasotzeko, elkartean aurkituko gatzaizkizue, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) kokatutako egoitzan astearte, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara. Zalantzarik izanez gero, ordu horietan elkartera etorriz, 943723385 telefonora deituz eta bertako erantzungailu automatikoan mezua utziz zein ostadar.geo@yahoo.com posta elektronikora galdera zuzenduz, erantzungo dizuegu.

Eskerrik asko denon kolaborazioagatik.

Ostadar Mendi Taldearen Zuzendaritza


Editore erabiltzailea: admin |  (2007/02/15 - 07:20) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, lau gehi bi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]