Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Ostadar Mendi Taldeak apirilaren 15erako Jaizkibelgo Itsasertzean egingo den aukera original bat proposatzen dizue: Hondarribia eta Lezo arteko Jaizkibelgo Itsasertza.

Eta gainera mendi-tontorrik zapaldu gabe, itsasoaren gainetik 200 metroko garaieratik gora ia ibili gabe. Baina kontuz, ez dadila inor nahas: ehuneko ehunean mendiko ibilaldia da, 800 metroko metatutako gainbehera du-eta, etengabeko aldapa gogorrak igo eta jaisten dira bertan, batzuetan lurrazal desatseginean zehar, ote- eta garo-sail deserosoetatik, sakan eta pasabide zorabiagarrietatik igaroz. Eta hau guztia paisaia paregabe eta apartaz, ikusgarriaz gozatzearren. Eskultura bitxiak sortuz, haizeak eta itsasoak landutako hareharrizko arrokak, kontrabandista eta alga-biltzaileak erabilitako senaia eta hondartza ezkutuak, Irlandako itsasertza gogorarazten digun erlaitz atsegina... Eta arriskuan dagoen paisaia, bertan Jaizkibelgo superportua egiteko egitasmoa dago-eta.

Lezotik Jaizkibelera doan errepidetik abiatuta, itsasoaren mailara jaitsiko gara eta itsasertz korapilatsuan zehar, Aiztokiko parajea, Akarregiko bretxa, Gaztarrotzeko sakana, Arkarteko muturra eta Erentzingo bailara, fosilen hondartza, Biosnarreko muturra, Artzuko senaia... parajeetatik ibiliko gara; hauen ondoren, azkenik Guadalupeko gotorleku eta ermitara, bospasei ordutan egin daitekeen ibilbidean iritsiko gara, zalantzarik gabe luzatuko den denbora, ibilbidean zehar denok argazkiak atera nahi izango dugulako.

Hauxe aukera aparta, Naturak marraztutako maisu-lan handia ezagutzeko duguna. Eguraldia lagun izatea besterik ez dugu behar izango. Baina hala ez bada ere, ordezko beste ibilbide bat prestatu dugu, Pasai Donibanetik Guadaluperaino Jaizkibel mendiko gailurreria jarraituko lukeena, azkenik Hondarribian amaitzeko. Animatu eta parte hartu. Merezi du-eta. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:00etan izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.

Irteera ordua:goizeko 7:00etan.

Ibilaldiaren iraupena: 6 bat ordu

Tokia: Zumarragako parrokiatik.


Editore erabiltzailea: admin |  (2007/04/02 - 05:19) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi gehi sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]