Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Ostadar Mendi Taldeak maiatzaren 13rako Altube mendatea eta Gorbeia Parke Naturalaren artean egingo den mendi-ibilaldi aukera paregabea proposatzen dizue. Altube mendatetik Baranbio herrira joango baikara Garrastatxuko xendra ederrean ibiliz.

Esan bezala, Altube mendatetik abiatuko gara eta Burbona (935 m), Nafakorta (1.014 m), Ubixeta (1.115 m) gainetatik igaro ondoren, Garrastatxuko ermitatik behera, Baranbio herrira jaitsiko gara ingurune ederretik ibili ondoren.

Gainetatik gozatuko ditugun ikusmirez gain, inguruak baditu gozatzeko eta ezagutzeko aukera berezi batzuk. Lehendabizi, Gorbeiako Parke Naturalean gaudela. Bertan, Altubeko baso eta oihanak, non pagoak, haritzak, gaztainondoak… gailentzen diren, gaztaina hobiak edo kirikiņousis delakoak (urtean zehar gaztainak gordetzeko erabiltzen diren esparru bereziak), karlistadetan balak egiteko beruna eman zuten meategiak... naturaren aldetik ere, bizi aparta eskaintzen duen alderdia da, zeren eta, sarri aurkitzen dira orkatzen, oreinen, basakatuen, basurdeen, azkonarren eta erbien arrastoak, baita saien, miruen, pagausoen, haitz-usoen, beleen, zozoen, eperren eta txoritxo piloren hegaldiak. Ibilbidean ere Araneko Harria bisitatuko dugu, 1308an neskatxa bat otso batzuek jana hil zela gogoratzen duen harria hain zuzen. Amaieran, bestalde, 1626. urtean eraikitako Garrastatxuko Andre Maria Erruzkikoaren baseliza aurkituko dugu, kanpai-horma eder batez horniturikoa.

Animatu eta parte hartu. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:30etan izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.

Irteera ordua:goizeko 7:30etan.

Ibilaldiaren iraupena: 5 bat ordu

Tokia: Zumarragako parrokiatik.


Editore erabiltzailea: admin |  (2007/05/06 - 06:32) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru gehi zazpi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]