Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Ostadar Mendi Taldeak ekainaren 10erako Nafarroa Behereko Donibane Garaziko eskualdean Jara tontorrera egingo dugun ibilaldi erraz baina eder batean parte har dezazun gonbitea egin nahi dizu

Oraingoan Arrosa herritik abiatuko gara eta Letxukohegia mendira eta bere gain nagusira, Jara tontorrera (812 m) igoko gara gainetik eskaintzen dituen bista ezin hobeak ikusteko. Jara gainak, bestalde, orientazio-mahai bat, sai arreentzako jantoki bat eta inguruko mendietatik desberdintzen duen antena handi bat ditu. Tontorretik jaistean, Irulegiko mahastiak ikusteko aukera izango dugu, Ipar Euskal Herrian dagoen jatorrizko deiturako ardoa egiten duen zonalde bakarra hain zuzen. Ibilbidea laburra da eta lau bat ordu iraungo ditu.

Eguna amaitzean, Donibane Garazi hiriburua bisitatzeko aukera izango dugu, Euskal Herriko tokirik kuttunenetako bat zalantzarik gabe. Esan bezala, herrialdeko hiriburua da, murruz eta harresiz inguratuta dago, eta Nafarroa defendatzeko eraiki zen gaztelu handi bat du bere tontorrean; Herria, Nafarroako Erregeek "beren Erreinuaren giltzatzat" hartzen zuten garaian, XII. mendeko amaiera aldera sortu zuten. Karrika estuz eraikitako sare batez egina dago, eta beraien erditik Donejakue Bidea pasa da. Bertatik ibiltzeak merezi du. Animatu eta parte hartu. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:30etan izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 - 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.

Irteera ordua:goizeko 7:30etan.

Ibilaldiaren iraupena: 4 bat ordu

Tokia: Zumarragako parrokiatik.


Editore erabiltzailea: admin |  (2007/05/31 - 15:55) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, lau gehi sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]