Ostadar Mendi Taldeak datorren uztailaren 14 eta 15erako Errioxako Cebollerako Parke Naturalean egingo den asteburuko ibilaldia antolatu du. Ibilaldi eder honek Cameros-eko inguruak eskaintzen dituen gainak eta baso ederrak erakutsiko dizkigu, Errioxako herrialdean den inguru ederrenetariko bat hain zuzen. Larunbatean goizean Zumarragatik abiatuko gara eta Villoslada de Cameros herrira iritsiko. Bertatik irtengo gara eta MOJÓN ALTO ( 1.767 m) eta TORRUCO DE LAS MENTIRAS (1.701 m) gainak igo ondoren, Puerto de Canto Hincado mendatetik (GR-93 zidor luzea jarraituz) - Ortigosa de Cameros herrira jaitsiko gara. Bertatik Lumbreras de Cameros herrira abiatuko gara, han erreserbatu baitugu afaltzeko, lo egiteko eta gosaltzeko ostatua. Hurrengo goizean, Ortigosa de Cameros-era itzuliko gara eta LA AGENZANA (1.746 m) eta EL PUNTÓN (1.666 m) gainetara igo ondoren, Anguianora jaitsiko gara, era honetan asteburuko ibilaldiari amaiera emanez. Gainetara igo nahi ez bada, eskaintzen dugun bigarren aukera, GR-93 zidor luzea jarraituz, Anguianora jaistea izango da. Aukera paregabea, beraz. Plaza mugatuak dira. Zerrendak ireki berri ditugu. Izena emateko, Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 - 2. solairuko (KZGunearen gaineko) helbideko egoitzan (astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara) zein 943723385 telefonoan izena eta telefonoa utziz. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2007/06/25 - 06:36) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|