XXIV. Ostadar Mendi Astea XX. ANJEL ETXEBERRIAren omenezko Haur Ibilaldia Data eta ordua: azaroak 18, igandea, goizeko 8:30etan. Zumarragako enparantza. Azaroaren 18an, XVIII. ANJEL ETXEBERRIAren omenezko Haur Ibilaldia egin behar dugu Zumarragatik abiatuta. 1980ko abuztuaren 11n Lleidako Pirinioetan zendu zelarik bere omenezko ibilaldia da honako hau. Ikus dezagun zergatik ospatuko dugun aurten ere berau Ostadar Mendi Taldeko Mendi Aste honetan. Anjel Etxeberria Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1945eko urriaren 1ean. Bere lehendabiziko mendizaletasun urratsak zuen perretxiko-bilketa jardunetik etorri zitzaizkion, mikologia zalea baitzen gure laguna. Beti OARGUI-Izaspi (Organización Atlética Recreativa de Guipúzcoa) taldeko partaide eraginkorra izanik, herriko ekitaldi eta jardunaldi kultural anitzetan hartu izan zuen parte—izan ere, garai haietan oro har, mendizale giroan murgilduta zebiltzan lagunak ziren bestelako —menditik at— ekitaldi askotan parte hartu zuten lagunak. 1980ko abuztuaren 11n, Antxon —horixe baitzuen ezizena— herriko beste lagun batekin Lleidako Pirinioetako Ipar Besiberri tontorrera igo zen. Eta jaitsieran jasandako istripuaren ondorioz heriotza jaso. Hilotza Barruera herrira jaitsi zuten, eta bertatik Zumarragako bidea hartu. Urte bereko abenduaren 23an, Anjel Etxeberria "Antxon"-ek OARGUI-Izaspi mendi-taldeko lagunen partetik omenaldia jaso zuen. Eta 1981eko maiatzaren 24an, Finalistaren Egunarekin bat egiten den festa-egun berean, Izazpi mendiko gurutze txikiaren ondoan bere omenez monolito bat jarri zitzaion. Eta nabarmen genezakeen bere ezaugarrien artean, berak lagundu eta antolatu zituen horrenbeste haur-txango dira: herriko haurrak mendira eraman zituen, mendiaren sustapenerako hain garrantzitsua den mendi-eskola hori sortuz. Eta horrexegatik da, 1988. urtean "I. Anjel Etxeberriaren omenezko Haur Ibilaldia" delakoaren antolatze arrazoia: eta honen ondoren etorri dira beste 18 edizio gehiago. Aurten XIX. edizioa osatuko dugu. Ibilbidea Goiko Txabolaraino igoko da, eta ondoren ondoko tokiak bisiatuko ditu: ARGIXAO (601 m), Pagoeder. Aretxabaleta baserria, Olazabal baserria, GI-632 errepidea, Arane baserria, Ata baserria, Zela baserria, Ezkioko kanposantua, Atxurzaga lepoa, Elorriaga lepoa, Beloki magaleko atzealdeko pista, Antio eta azkenik, Zumarragako plaza. Ibilbideak lauzpabost orduko iraupena izango du. Mendi martxa 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zuzenduta dago, eta goizeko 8:30etan irtengo da Zumarragako enparantzatik. La Salle, Gainzuri eta Ikastolako haurrek hartuko dute parte, eta 100en batek haur inguru eta beste hainbeste helduek parte hartuko dutelakoan gaude. Lerro hauek aprobetxatuz, etorri nahi izango zenuten heldu guztioi gonbidatzen zaituztegu, 100 haurrek parte hartzen duten ibilaldia antolatzea lan erraza ez delako. Zuen laguntza eskertzekoa baita beti. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2007/11/11 - 17:07) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|