Dagoeneko amaitu da Ostadar Mendi Taldearen Mendi eta Naturako argazkien V. lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Jakin dezagun une honetan argazki lehiaketaren nondik norako batzuk. Aurtengo edizioan, prestigiozko argazkilari profesionalek osatutako epai-mahaia dugu: Koldo Badillo urduņarra, Santiago Yaniz laudiarra eta Iņaki Kaperotxipi zarauztarra. Hirurak, Euskal Herria aldizkaria argazki ederrez hornitzen duten argazkilarien taldekoa dira, eta beste aldizkarien artean honakoetan ere kolaborazioak eta erreportajeak egin dituzte: Viajes, National Geographic eta abar. Bidaiari eta mendigoizale amorratuak izanik, liburu askotako egileak ere badira, eta erakusketa ugari antolatu dituzte. Guztira 241 argazkilarik hartu dute parte aurtengo edizioan, eta guztien artean 925 argazki aurkeztu dituzte. Guztien artean SEI (6) argazki aukeratu beharko dituzte, ez da lan makala, egin behar den lana kontuan hartuta. Epai-mahaikideen erabakia arazoaren 27an jakinaraziko da, Zumarragako Zelai-Arizti aretoan egingo den argazki erakusketan (aurtengo edizioan parte hartu duten argazki onenekin diaporama digital eder bat prestatuko da egun honetarako). Bestalde ere, gaueko 21:00etan jarriko dira ikusgai gure webgune honetan argazki irabazleak, baita, argazki onenen sorta eder bat ere. Azaroaren 27an, Zumarragan espero zaituztegu. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2009/12/14 - 16:14) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|