Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Goierri euskaldea Gipuzkoan
Goierri euskaldea Gipuzkoan

OSTADAR MENDI TALDEAk eta GOIERRI KIROL ELKARTEko Mendi Sailak 2010. urtearen lehenengo hiruhilekoan batera antolatu behar dugun mendi-proposamena aurkeztu nahi dizuegu. GOIERRIKO BIRA zeharkaldia antolatu behar dugu, GOIERRI eskualdeko perimetroan zehar ibiliz, eskualdeko 22 herrietatik, 12koren lurraldea ezagutuz.

Ibilbidearen helburua ez da eskualdeko mugarrien zeharkaldia egitea, zidorrak erabiliz eskualde berari bira ematea baino, perimetroaren inguruan zabaltzen diren toki eta paraje interesgarri eta ederrak ezagutuz eta, aldi berean, gozatuz. Bisitatuko ditugun leku guztien artean Aizkorriko Parke Naturala, Altzania-Burunda Mendia, Aralarko Parke Naturala, Murumendi-Izazpi eta Irimo-Gorostiaga kordalak nabarmendu nahi ditugu, bertan kokatzen diren interesgune garrantzitsuak ugariak direlarik. Horretarako ibilbide osoa 6 etapatan banatu dugu, eta hauek urtarrilean, otsail eta martxoan zehar (bina etapa hileko) egitea proposatzen dugu.

Osatu behar dugun egutegia ondokoa izango da:

  • 1. etapa: urtarrilak 17: Zumarraga-Urretxu - IRIMO (901 m) - Trintxuleku - Deskarga - ARROLAMENDI (904 m) - GOROSTIAGA (951 m) - Udana.

  • 2. etapa: urtarrilak 31: Udana - ARTZANBURU (1.368 m) - San Adrian - Otsaurte.

  • 3. etapa: otsailak 14: Otsaurte - Etxegarate - AREETZA (983 m) - INTSUSBURU (943 m) - IRUMUGARRIETA (960 m) - Lizarrusti.

  • 4. etapa: otsailak 28: Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - AUSA-GAZTELU (904 m) - Gaintza.

  • 5. etapa: martxoak 14: Gaintza - Legorreta - MURUMENDI (864 m) - Matxinbenta.

  • 6. etapa: martxoak 28: Matxinbenta - IZAZPI (972 m) - SAMIŅO (932 m) - OLETA (840 m) - Urretxu-Zumarraga.

Etapa guztien irteera-guneak desberdinak izango dira, eta daten arabera ondorengo toki eta lekuetan banatu dira:

  • Zumarragako PARROKIA, urtarrilaren 17an, otsailaren 14an eta martxoaren 14an. GOIERRIREN EGOITZA, URRETXUko Labeaga kalean, urtarrilaren 31n, otsailaren 28an eta martxoaren 28an.

  • Nahi duen mendizale guztiek ahal izango dute parte hartu. Izen-ematea eta ibilaldiei buruzko informazio zehatzagoa aurrerago, prentsa bitartez zein gure webguneetako atariaren bitartez zabalduko dugu.


Editore erabiltzailea: admin |  (2009/12/22 - -1:30) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, sei bider bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]