Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Goierri eskualdea, Irimotik ikusia
Goierri eskualdea, Irimotik ikusia
—© Javier Fernandez—

Bihartik aurrera, urtarrilaren 7tik aurrera ostegunean, irekita izango da Goierri Mendi Taldeak eta Ostadar Mendi Taldeak antolatutako Goierriko Biraren lehen etapan parte hartzeko izen ematea.

Eguneraketa: Webgune honetako Sarri egiten diren galderen (FAQ) atalean antolakuntzari buruzko erantzunak aurkitu itzazu.

Lehen etapa honetarako izen ematea Ostadar Mendi Taldearen bulegoetan egin ahal izango da: hauen irekiera ordua astearte, ostegun eta ostiraletan, gaueko 20:00etatik 21:00etara da. Bulegoak Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean daude.

Lehenengo etaparen irteera hilaren 17an egingo da, goizeko 7:30etan Zumarragako Parrokiatik abiatuta. Beain baserrietatik Irimoko gurutzera igo ondoren, Trintxuleku punta bitartean Zazpi Punten gailurrerian ibiliko gara. Punta honetatik Deskarga mendate aldera jaitsiko gara. Errepidea zeharkatu eta Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi eta Jentiletxe puntak egin ostean, Gorostiaga tontorrera iritsiko gara, azkenik, bertatik Udana mendatera jaistearren.

Lehen etapa honetarako izen ematea Ostadar Mendi Taldearen bulegoetan egin ahal izango da: hauen irekiera ordua astearte, ostegun eta ostiraletan, gaueko 20:00etatik 21:00etara da. Bulegoak Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean daude.

Lehenengo etaparen irteera hilaren 17an egingo da, goizeko 8:00etan Zumarragako Parrokiatik abiatuta. Beain baserrietatik Irimoko gurutzera igo ondoren, Trintxuleku punta bitartean Zazpi Punten gailurrerian ibiliko gara. Punta honetatik Deskarga mendate aldera jaitsiko gara. Errepidea zeharkatu eta Arrolamendi, Arranoaitz, Oregi eta Jentiletxe puntak egin ostean, Gorostiaga tontorrera iritsiko gara, azkenik, bertatik Udana mendatera jaistearren.

Informazio gehiago (deskribapena, testuak, argazkiak...), webgune honetan atzigarri jarri dugun atalean, zein Goierri Mendi Taldearen webgunean ikusi ahal izango duzu.


Editore erabiltzailea: admin |  (2010/01/06 - 10:33) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi gehi hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]