Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Oltzako basoa zeharkatzen.
Oltzako basoa zeharkatzen.
—© Goierriko Bira (antolakuntza)—

Igandean goizeko 8:30ak aldera iritsi ginen Udana gainera, eta orduan elurra ari zuen.

Igoera pixkanaka egin genuen... eta Jandoain sarobetik igarotzean, paisaia zabaldu egin zen. Elurrik ez zuen egiten, orduan. Geroago taldea luzatu eta denok elkartu ginen gero Biozkornia lepoan.

OHARRA: Argazki berriak atari honetan.
NOTA: Nuevas fotografías en este portal.

Biozkornia lepotik aurrera Artzanburu gainera igo ginen pauso egokian.

Puntatik behera gidari lanak 4 lagunek hartu zuten (GPS-a -laino itxia zegoen hainbat momentutan eta erraketak zeramatzaten jantzita) eta izugarrizko lana eginez eraman gintuzten bide osoan zehar (12 kilometrotan edo). Lau lagun hauek ireki zuten bidea Lizarrate-San Adrianera ia iritsi arte, eta berauen ondoren, hurrengo 10ek elurra zapaltzen laguntzen zuten, eta ostera gainontzeko 41 lagun atzetik gindoazen -egia esan bidea SAMURRA izan zen gainontzeko taldekideontzako. LAU LAGUN HAUEI ESKER EGIN IZAN ZEN IGANDEKO IBILALDIA ETA ESKERRAK EMAN NAHI GENIZKIEKE. Kontuan izan metro erdi baino gehiagoko elurra izan genuela ia ibilbide osoan zehar.

GPS-k markatutako bidean Aizkorritxo gainera iritsi ginen (orduan atera zaigu eguzki izpiak agertu ziren eta bista ikaragarriak erakutsi zizkigun mendiak). Behealdean Urbiako fonda lainopean ikusten genuen bitartean.

Eta Aizkorritxo utziz Arbelarreko txabolen bila joan ginen, han hamaiketakoa egiteko.

Arbelarretik Oltzarako bidean sartu ginen basoan, labirinto moduan zuhaitzek adar guztiak elurraren pisuaren poderioz, okertuta zituztela. Handik bidea segi eta Oltzako txaboletaraino iritsi ginen. Bidea segi eta azkenik, elurrak erabat estalita zuen galtzadan ibiliz, tuneletik pasatu ginen.

Tuneletik, Mikeleten etxera (aterpera), eta pista hartuz... eta tarteka lasterbide pare bat segiz, 9:00 eta 9:30 denbora tartean... iritsi ginen Otzaurtera. Arropaz aldatu eta denbora tarte bat izan da kafe bero bat hartzeko. Merezitakoa.


Editore erabiltzailea: admin |  (2010/02/02 - -1:24) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bederatzi gehi bederatzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]