| |||||||||||
48 lagunek guztira hartu dute parte Goierri M. T.-ak eta Ostadar M. T.-ak antolatutako Otzaurtetik Lizarrusti bitarteko Goierriko Biraren 3. etapan. Argazki berriak esteka honetan. Hotz handia egin duen eguna izan da. Bestalde, ibilbide osoan elurrez estalitako bideak izan ditugu. Aurrealdean lagun batzuk ireki dute bidea hasieratik eta hauei esker gainontzeko lagun guztiok egin ahal izan dugu aurrera. Elurrak bigarren aldiz eman dizkigu paisaia ederraren panoramak. 7 ordu t'erditan bete izan dugu ibilbide osoa... eta dagoeneko hurrengo etapari begira gaude. Izen ematea -dagoeneko irekita dago-, Goierri Kirol Elkartearen egoitzan. Ibilaldi berria Lizarrustitik Gaintza bitartekoa, Aralar Mendiko lurraldea zeharkatuz. Irteera eguna, otsailaren 28an, goizeko 7:30etan - Goierri Kirol Elkartetik. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2010/02/14 - 15:06) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|