Bloga - bitakora kaiera
|
Ganeroitzetiko bista —© OMT—
|
|
Datorren maiatzaren 9an, Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak Bizkaiko Nerbioi ibaiaren ezkerraldean antolatu duen mendi-ibilaldia aurkeztu nahi dizue. Oraingoan, Sodupe herritik abiatuta, Ezkerraldeko mendi nagusiak diren Eretza (880 m), Ganeroitz (561 m) eta Arroletza (454 m) tontorretarako txangoa egingo dugu... Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen ekonomikoan garrantzia handia izan duen meatzari-zonaldean hain zuzen.
Irteera goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik abiatuta hain zuzen. Izena eman nahi duten mendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen 943723385 telefonoan mezu bat utziz, elkartearen egoitzara -Zumarragako Kultur Etxean- astearte, ostegun edo ostiraletan iluntzeko 8:00etatik 9:00etara etorriz, baita gure webgunean (http://www.ostadar.org) aurkituko duten email helbidera (ostadar@ostadar.org) idatziz.
|
|
Editore erabiltzailea: admin |
(2010/04/28 - 10:41) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.