Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera


Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano, más abajo...

Datorren apirilaren 10ean Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi taldeak Arabako lurralde historikoaren barnean dagoen Trebiñuko lurretarako ibilbide ederra antolatu du. Sei bat ordutako ibilbidean, edozein mendizalerentzako egokia den bidea Gasteizko Olarizuko zelaietatik abiatuko da. Bertatik OLARIZU/KUTZEMENDI (709 m) gainak duen gurutzera igoko gara eta hortik aurrera LENDIZ (852 m), ARRIETA (1.001 m) mendi-kaskoetarantz jarraitzen duen kordalean ibiliko … ibilbidearen azken zatian partzela-arteko pistetatik ibiliko gara, enklabean bertan jada, Trebiñu herrirako azken urratsak emango ditugularik. Trebiñu herri oso interesgarria da eta iraganean oso garrantzitsuak izan ziren hainbat jauregiren fatxada ederrak ikusteko aukera emango digu. Ibilbideak bista zabalak eskainiko ditu bide osoan… modu erakargarrian biziko dugula Gasteiztik Trebiñurako bidea.

Irteera goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik abiatuta hain zuzen. Izena eman nahi duten mendizaleek hala egin dezakete Ostadar Mendi Taldearen 943723385 telefonoan mezu bat utziz, elkartearen egoitzara -Zumarragako Kultur Etxean- astearte, ostegun edo ostiraletan iluntzeko 8:00etatik 9:00etara etorriz, baita gure webgunean (http://www.ostadar.org) aurkituko duten email helbidera (ostadar@ostadar.org) idatziz.

Aste honetan webgunean (www.ostadar.org) ibilaldiari buruzko informazio guztia ikusgai izango da, hala nola, deskribapena, mapa, GPS fitxategiak eta argazkiak.

Ostadar Mendi Taldea


El próximo 10 de abril, Ostadar Mendi Taldea de Urretxu-Zumarraga efectuará una salida a tierras treviñesas dentro del enclave rodeado por el territorio histórico de Araba. Una salida de unas 6 horas, apta para cualquier mendizale, comenzando el recorrido en las campas de Olarizu, en la capital alavesa. Comenzaremos por la subida a la cruz de Olarizu (OLARIZU/KUTZEMENDI (709 m)), y a partir de entonces seguiremos el cordal cimero hacia LENDIZ (852 m), ARRIETA (1.001 m)… en el último tramo caminaremos por numerosas pistas parcelarias hasta llegar a la localidad de Trebiño, dentro del enclave, ofreciendo ésta la visita a las fachadas de numerosas casas palaciegas, denotando el gran pasado histórico que ha tenido este enclave. El recorrido ofrece amplias vistas por todo el recorrido, en un precioso paseo de camino al interior de la provincia de Araba.

La salida será al 7:00, desde la parroquia de Zumarraga. Aquellos que quieran ir, pueden dejar su nombre en el teléfono de Ostadar Mendi Taldea 943723385, acercándose al local situado en la Casa de Cultura de Zumarraga, los martes jueves o viernes de 8 a 9 de la tarde, o sino dejando su nombre en el siguiente correo: ostadar@ostadar.org.

Esta semana pondremos toda la información disponible en nuestra página web (www.ostadar.org) descripción, mapa, GPS y fotos.

Ostadar Mendi Taldea


Editore erabiltzailea: admin |  (2011/04/04 - 16:37) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bi bider zazpi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]