Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Lobos ibaiaren arroila
Lobos ibaiaren arroila
—© Ostadar Mendi Taldea—

OHARRA: Izena emateko azken eguna: EKAINAK 3

NOTA: Último día de inscripción: 3 DE JUNIO

En castellano... más abajo.

Soria ezagutzen...

  • Ekainak 11:
    • Zumarragatik irteera: goizeko 7:00etan. Zumarragako Parrokian.
    • Goizez: Cañón del Río Lobos. Puente de los Siete Ojos - Ermita de Bartolomé (Soria).
    • Arratsaldez: Bisita turistikoa: LA FUENTONA DE MURIEL eta CALATAÑAZOR.
    • Gauez: Afaria ABIONCILLO herrian. Afaldu, lo eta gosaria norberaren lo-zakua eramanez edo izarak 2 euroren truke. Mantak ere badaude.
  • Ekainak 12:
    • Goizez: LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA – URBIÓN (2.229 m) - CASTROVIEJO.
    • Duruelo de la Sierra herrira ostera eta itzultzean aukeran Siloseko Monasteriora.

Ostadar Mendi Taldearen txangoa Soriara



Cañón del río Lobos

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)



Pico Urbión

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Ostadar Mendi Taldeak Soriako gunerik ederrenetariko batzuk ezagutzeko gonbitea luzatzen dizue datorren ekainerako, zehatz-mehatz ekainaren 11 eta 12rako. Txangoa honetan datza, ekainaren 11n, goizeko 7etan Zumarragako parrokiatik autobusez aterako gara San Leonardo de Yagüe herritik hurbil dagoen LOBOS IBAIAREN ARROILArantz abiatzeko, eta espresuki ZAZPI BEGIEN (PUENTE DE LOS SIETE OJOS) ZUBItik hasteko, bertatik hasiko baitugu ibilaldia. Hemendik aurrera, paisaia ezin ederragoan eta sai arreen begiradapean, arroila ederra zeharkatuko dugu, bertatik igarotzean hainbat aldiz ibi batzuetatik erreka zeharkatuz oinak ere busti beharko ditugularik (txankleta batzuk ez dira soberan izango). Halaxe, osatuko ditugu arroilaren 12 kilometro lasai ezin ederragoak SAN BARTOLOMEren omenezko baseliza tenplariora iritsi arte, XII-XIII mendeen artean eraikia eta erromaniko edo protogotiko estiloan egina. Han aurreikusten dugu zerbait jatea ostera hurbil izango den autobusa hartzeko bertako parkeko aparkalekuan.

Arratsaldean, EL ABIONCILLO DE CALATAÑAZOR herriko aterpera iritsi ondoren, turismorako denbora izango dugu eta LA FUENTONA DE MURIEL paraje naturala ezagutzeko aukera izango dugu, Sorian diren gehien bisitaturiko tokietako bat hain zuzen, bertan lasaitasuna arnasten da eta berezko xarma darion tokia da Abión ibaia sortzen den toki berezi hau. Hala eta guztiz ere, oraindik orain gaztelu zaharraren aurrien pean kokaturiko CALATAÑAZOR herri abegitsura joateko aukera izango dugu. Afaldu ostean, gaua aterpean egingo dugu. Biharamunean gosaldu eta LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA aintzirara joango gara: bera da Soriako erreklamo turistiko nagusia. Hemendik abiatuko gara eta mendiko bigarren eguna osatu, izan ere bertatik igoko gara URBION (2.229 m) gainera bi orduko ibilaldia. Goian mokadu bat jan eta gero, ibar lasai batetik igaroz DUERO IBAIAren SORLEKUtik pasatuko gara eta ondoren Sorian ere ezaguna den beste paraje zirraragarri batera iritsi, CASTROVIEJOra hain zuzen. Hala esaten diote, bera dela "Soriako hiri sorgindua", Cuencakoaren antzera arroka eta haitz handiz osaturik labirinto ederra. Hemen emango dugu amaitutzat ibilaldia, inguruneaz gozatuz eta zerbait jateko denbora hartuz. Gero, SILOSeko MONASTERIOan geldialdia egiteko aukera izango da, arratsaldean etxera iritsi baino lehen.

Izena emateko interesaturik dauden lagunek EKAINAREN 3A BAINO LEHEN egin beharko dute, halaxe eskatu baitzaigu Aterpetik. Izena Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman daiteke astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, 943723385 telefonora deituz baita gure posta elektronikora ostadar@ostadar.org mezu bat bidaliz. Dauden zalantzak argitzeko gurekin kontaktuan jartzeko gonbitea egiten dizuegu. IZENA EMATEA LEHENBAILEHEN EGITEA GOMENDATZEN DUGU, autobusa betez gero, zerrendaren inskripzioa berehala itxiko dugularik.


Conociendo Soria...

  • 11 de junio:
    • Salida desde Zumarraga: a las 7:00 de la mañana desde la Parroquia de Zumarraga.
    • Por la mañana: Cañón del Río Lobos. Puente de los Siete Ojos - Ermita de Bartolomé (Soria).
    • Por la tarde: Visita turística: LA FUENTONA DE MURIEL y CALATAÑAZOR.
    • Por la noche: Cena en ABIONCILLO. Cena, pernocta y desayuno, en saco de dormir propio o sábanas por 2 euros. Hay mantas.
  • 12 de junio:
    • Por la mañana: LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA – URBIÓN (2.229 m) - CASTROVIEJO.
    • Posteriormente bajaremos a Duruelo de la Sierra y a la vuelta posibilidad de visitar el Monasterio de Silos.

Excursión de Ostadar a Soria

Ostadar Mendi Taldea propone una excursión a dos de los parajes naturales más bellos de la Provincia de Soria para el próximo mes de Junio, concretamente para los días 11 y 12 Junio. El plan consiste en partir en autobús desde la iglesia de Zumarraga el sábado 11 de Junio a las 7 de la mañana con destino al PUENTE DE LOS 7 OJOS dentro del PARQUE NATURAL DEL CAÑON DEL RIO LOBOS, muy cerca de la localidad de San Leonardo de Yagüe. Una vez llegados a este punto vadearemos el Río Lobos por un precioso paisaje, siempre entre las paredes del Cañón con la mirada de los buitres leonados desde lo más alto. Tendremos que mojarnos los pies en más de una ocasión por lo que unas chancletas en la mochila no estarán de más. Así tras 12 tranquilos y espectaculares kilómetros llegaremos a la ERMITA TEMPLARIA DE SAN BARTOLOME, originaria del los siglos XII-XIII y de estilo románico o protogótico donde está previsto comer algo antes de acercarnos al bus que nos esperara en el cercano aparcamiento del parque.

Por la tarde, tras dirigirnos al albergue donde pasaremos la noche, en la aldea de EL ABIONCILLO DE CALATAÑAZOR, tendremos tiempo para visitar LA FUENTONA DE MURIEL, un paraje natural donde se respira tranquilidad y que tiene un encanto especial, nacedero del río Abión y uno de los más bellos y visitados parajes sorianos, y todavía tendremos tiempo para perdernos por CALATAÑAZOR, un pequeño pero acogedor pueblo dominado por las ruinas de su viejo castillo. Tras la cena y pasar la noche en el albergue, desayunaremos antes de dirigirnos en autobús a LA LAGUNA NEGRA DE VINUESA, uno, sino el mayor reclamo turístico de la provincia de Soria. Desde este lugar afrontaremos nuestro 2º día de montaña subiendo el PICO URBIÓN de 2.229 m en aproximadamente 2 horas y tras picar algo en la cima descenderemos por un tranquilo valle, pasando por el NACIMIENTO DEL RIO DUERO hasta otro paraje de gran belleza, la llamada "ciudad encantada de Soria", un laberinto de rocas llamado CASTROVIEJO donde daremos por terminada la excursión, disfrutando del entorno y tomándonos un tiempo para comer. Más tarde de vuelta a casa existe la posibilidad de hacer un alto en el camino para visitar el MONASTERIO DE SILOS, antes de llegar al atardecer a casa.

Los interesados en apuntarse a esta salida tendrán que hacerlo ANTES DEL DÍA 3 DE JUNIO en el local de Ostadar Mendi Taldea en Kultur Etxea de Zumarraga, los martes, jueves y viernes de 8 a 9 de la noche, o llamando al teléfono de la Sociedad 943723385 en el mismo horario o por correo electrónico enviando un email a la dirección ostadar@ostadar.org donde se dará una información más exacta y se podrán resolver las dudas personalmente. CONVIENE APUNTARSE CUANTO ANTES ya que en caso de completarse las plazas del autobús, se cerrará la inscripción automáticamente.


Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2011/05/29 - 15:24) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bost bider zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]