Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Mairietxe trikuharria
Mairietxe trikuharria
—© Ostadar Mendi Taldea—


Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano, más abajo

Datorren uztailaren 10erako, OSTADAR MENDI TALDEAk Donibane Garaziko mendietan txango polita antolatu behar du. Egun honetan Nafarroa Behereko mendi belartsuetan ibiliko gara, bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutuz. Bestalde, ibilbidea beheranzko joera izango du eta menditik irtengo gara oraingoan, ibarrean dagoen Donibane Garazi herri ederrean amaitzeko.

Mendian dagoen Salbatore (Elitxagarai) baseliza zaharretik abiatuko gara. Haritzgurutze eta Haltza lepoetatik igaro ondoren ARTXAGALE (796 m) gain zabaletik igaroko gara. Beherantz jarraituz, bidetik irtengo gara tarte batean EUSKAL HERRIAN aurki daitekeen TRIKUHARRIRIK EDERRENA bisitatzeko: MAIRIETXE izenekoa, kondairez betea, MENDIBEko GAXTEENIA laborari-etxeko lurretan kokatzen delarik. Ostera, BULUNTZAGAINA (724 m) tontorretik igaroko gara, baita beherago dagoen BULUNTZA trikuharri handia ere ezagutuz. Azken punta HANDIAGA/GATARRE (761 m) mendi-kaskoa izango da eta hemendik GR10 zidorra jarraituz, paraje ederretatik, ZARO herritik pasa eta DONIBANE GARAZIko DONJONI JAKOBE ATEtik erromesek Santiago Bidetik ibiltzean egiten duten sarrera egingo dugu.

Irteera goizeko 7:00etan izango da, Zumarragako Parrokiatik egina beti bezala. Izena eman nahi duen mendizaleak astearte, ostegun eta ostiralean 20:00etatik 21:00etara Ostadar Mendi Taldearen egoitzara etorri daiteke (Zumarragako Kultur Etxean) edo telefonora deitu, 943723385 zenbakira izena ematearren (erantzungailu automatikoan utzi izena eta kontaktua). Bertan ere emango zaizkio argibide gehiago. Emailez ere egin dezake izen-emana ostadar@ostadar.org helbidean.

Egun hauetan ibilaldiari buruz dugun informazio guztia webgunean (ostadar.org) zintzilikatuko dugu.


En julio, a las montañas de Donibane Garazi...

Para el próximo 10 de julio, OSTADAR MENDI TALDEA ha preparado una bellísima excursión a las montañas de Donibane Garazi. En este día caminaremos por las herbosas lomas de la Baja Navarra, y conoceremos de muy cerca la historia y el patrimonio megalítico de algunas de las montañas de esta provincia. Además, el recorrido tendrá un desnivel negativo (la tendencia será la de bajar), ya que comenzaremos en la montaña e iremos descendiendo hasta llegar a la preciosa localidad de Donibane Garazi, en donde terminaremos la travesía.

Comenzaremos la travesía en la vieja ermita de Salbatore (Elitxagarai), cruzaremos los collados de Haritzgurutze y Haltza, para visitar la primera amplia loma del día, HARTXAGALE (796 m). Seguiremos descendiendo para salir del camino y conocer el DOLMEN MÁS BELLO DE EUSKAL HERRIA, MAIRIETXE, lleno de leyendas, situado en los terrenos del caserío GAXTEENIA de la localidad bajo navarra de MENDIBE. Posteriormente continuaremos por la loma de BULUNTZAGAINA (724 m), para visitar al otro lado el gran DOLMEN de BULUNTZA. La cima final del día será HANDIAGA/GATARRE (761 m), y desde este punto, siguiendo la GR10, descenderemos por bellos parajes hasta la localidad de ZARO para finalmente terminar en DONIBANE GARAZI, entrando en la localidad por la PUERTA DE DONJONI JAKOBE (Santiago), terminando en esta localidad la travesía.

El autobús saldrá a las 7:00 de la mañana desde la parroquia de Zumarraga. Todo aquel que quiera apuntarse puede dar su nombre llamando al teléfono 943723385 (dejando el nombre y contacto en el contestador) o viniendo al local de la sociedad sito en la Casa de Cultura Zelai Arizti de Zumarraga, el martes, jueves y viernes de 20:00 a 21:00 horas. Allí también se podrá dar más información sobre la travesía. También se puede inscribir escribiendo un correo electrónico a ostadar@ostadar.org

Estos días colgaremos en nuestra web (ostadar.org) toda la información que hemos obtenido sobre esta travesía.


Editore erabiltzailea: admin |  (2011/07/03 - 06:02) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zazpi bider bederatzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]