| |||||||||||
ATAUNIKER kultur elkarteak uztailaren 23rako honako mendi ibilaldi interesgarria antolatu du: EKIMENA: Orain dela 75 urte, 1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik. Egun hura gogoan izanik, mendi-ibilaldi historiko gidatua izango da orduan egindako ibilbide berberetik. Data: 2011ko uztailaren 23an, larunbata.AUTOBUSA goizeko 7:30etan irtengo da Ataun San Martingo plazatik. Bidean gertaera latz haien inguruko zenbait argibide emango dira. Amaieran HAMAIKETAKOA izango da Aizkoate elkartearen atarian. IBILBIDEA GIDATUA: LIZARRUSTI - Lareo - Marumendi - Elorreta - Agautz - Aldasbarrena - Erremedio - AIETZIO - Bedamako zelaia - Loibideko zuloa - Ikarandieta - Urdarano - Iraan - Agerre - IZTATOR. Iraupena: 4-5 ordu inguru. Oharra: Lizarrustira igotzeko autobusa izango da Ataun San Martinen goizeko 7:30etan. Izen-ematea: Nahi eta nahiezkoa da. 645738858 (Jexux Aizpurua) / 649011292 (Joxerramun Munduate). Antolatzailea: ATAUNIKER kultur elkartea. Laguntzaileak ORKLI eta Ataungo Udala. Informazio gehiago: Berria goierrikohitza.info egunkarian. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/07/13 - 15:03) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|