Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Estany Long
Estany Long
—© Ostadar Mendi Taldea—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)
IGN France (pantaila osoa - pantalla completa)

En castellano más abajo...

Datozen irailaren 9, 10 eta 11rako OSTADAR Mendi Taldeak Pirinioetan egingo den ibilaldi eder bat antolatu du, MONT VALIER mendiko Berezko Naturgunera hain zuzen Arièja departamentu frantseseko Couserans haranean hain zuzen.

Bidaia luze samarra denez, ostiral goizean, Zumarragako Parrokiatik goizeko 5etan aterako gara.

Aurreikusitako plana ondokoa dugu:

  • Ostirala, hilak 9 -> Lauko parkingerainoko bidaia, 927 metroko garaieran, Riberot haranean eta ondoren Estagnous -2245m- aterperainoko bidea osatu; 1300 bat metro dira desnibelari dagokionez eta balizatutako xendra jarraituz 4 ordu t'erditan osatuko dugu.

  • Larunbata, hilak 10 -> Pic des Trois Comtes, 2689m.(Hiru Kargudunen tontorra) izeneko mendira igo, Rond eta Long aintziretatik igaroz, Barlonguera lepora iristeko eta handik tontorrera igotzeko: Aran haraneko bista zoragarriak ikus daitezke gainetik. Ibilbideak 6 bat ordukoa izango da, urratsez urrats lasai lasai ibiliz.

  • Igandea hilak 11 -> MONT VALIER -2838 m.- tontorrera igo, Faustin lepotik eginez, eta ostera Pla de la Lau zabalera jaitsiera luzea osatuz, bai aterperainoko bidea jarraituz bai Pécouch lepotik, Milouga aintziratik eta Cap des Lauzets-etik igaroz, zati batzuetan "Askatasunaren Bidea" jarraituz, eta besteetan GR10-etik eginez.

Nahi duten guztiek hartu dezakete parte Zumarragako Kultur Etxean Ostadar Mendi Taldeak duen lokalera etorriz astearte, ostegun edo ostiraletan gaueko 8:00etatik 9:00etara (abuztuan itxita), baita 943723385 telefonoan mezua utziz edo ostadar@ostadar.org posta elektronikora mezu bat idatziz.

Informazio osatzen ari gara eta laster gure webgunean http://www.ostadar.org/ jarriko dugu guztia atzigarri interesa duten mendizaleentzat.


En septiembre al Pirineo - MONT VALIER (2838 m.) - "Seigneur de l'Ariège"

Para los días 9,10 y 11 de septiembre "OSTADAR M.T." ha organizado una salida a los PIRINEOS, concretamente a la Reserva Natural de MONT VALIER, valle de Couserans, en el departamento francés de Arièja.

Como el viaje es un poco largo, saldremos a las 5 de la mañana del viernes desde la Parroquia de Zumarraga. El plan previsto para esta excursión es el siguiente:

  • Viernes día 9 -> Viaje hasta el parking de la Lau, 927 m., en el valle de Riberot y ascensión al Refugio de Estagnous, 2245m.; son unos 1300 m. de desnivel que haremos en unas cuatro horas y media, por sendero balizado.

  • Sábado día 10 -> Ascensión al Pic des Trois Comtes, 2689 m. (Pico de los Tres cargos), pasando junto a los lagos Rond y Long, para llegar al coll. de Barlonguera y de allí a la cima,con preciosas vistas sobre el valle de Arán. Este recorrido nos llevará algo más de seis horas de caminar pausado.

  • Domingo día 11 -> Ascensión al MONT VALIER, 2838 m., por el coll. Faustin, y largo descenso al Pla de la Lau, bien por itinerario de subida al refugio o bien por el coll. de Pécouch, lago de Milouga y Cap des Lauzets, siguiendo en parte el sendero denominado "Camino de la Libertad" y en otra parte el GR10.

Aquellos que quieran participar pueden inscribirse bien, acudiendo al local de la Sociedad, sito en la Casa de Cultura de Zumarraga los martes, jueves y viernes (Agosto cerrado) de 20:00 a 21:00 horas, llamando y dejando un mensaje en el teléfono 943723385 o escribiendo un correo electrónico a ostadar@ostadar.org.

Estamos completando información al respecto en la siguiente dirección de nuestra web. Esperamos incluir toda la información disponible en los próximos días en http://www.ostadar.org


Editore erabiltzailea: admin |  (2011/08/30 - 15:56) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bat gehi hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]