Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
Legarmendiko (Aramotz) mazizoan barna.
—© Luis Albisua—



Elevation profile

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

Urretxu-Zumarragako OSTADAR MENDI TALDEAk datorren iganderako, martxoak 11, BIZKAIAn egingo den txangoa antolatu du.

Alde batetik bestera -gaizki deitutako Aramotzeko- LEGARMENDIko MAZIZO korapilatsua zeharkatuko dugu, Lemoatik Mañaria bitarteko ibilbidean. Legarmendi URKIOLAKO PARKE NATURALaren barruan dago eta lenar, leize, dolina, sakonune eta kareharrizko gandor ugariz osaturiko meseta dugu. Bestalde ere, GALDARA izeneko SAKON KARSTIKOa ere ezagutuko dugu eta URTEMONDO (788 m), GANTZORROTZ (780 m) eta azkenik MUGARRA (964 m) erraldoiaren gailurrera ere iritsiko gara. Hauxe bai, gizakiak gero eta gehiago eragindako pasaia karstiko bereziok ezagutzeko parada ona, mendi ibilaldi honetan parte hartuz gero.

Autobusa Zumarragako parrokiatik goizeko 7:00etan irtengo da.

Zerrenda irekita dago eta izena eman daiteke elkartearen bulegoetan (Zumarragako Kultur Etxea), astearte, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, edo mezu bat 943723385 telefono zenbakian utziz. ostadar@ostadar.org email helbidea ere erabil daiteke.

Animo eta parte hartu!

(en castellano más adelante)

En el macizo de Legarmendi (Aramotz).

OSTADAR MENDI TALDEA organiza para el domingo 11 de marzo una incursión en BIZKAIA.

Cruzaremos de lado a lado el intrincado MACIZO DE LEGARMENDI, mal llamado de Aramotz, desde la localidad de LEMOA hasta MAÑARIA. Legarmendi está incluido en el PARQUE NATURAL DE URKIOLA, y conforma una elevada meseta plagada de accidentes geográficos como lapiazes, simas, dolinas, hondonadas, crestas de roca caliza... Conoceremos la DEPRESIÓN KÁRSTICA DE GALDARA, y ascenderemos a las cimas de URTEMONDO (788 m), GANTZORROTZ (780 m) y el imponente MUGARRA (964 m). Una buena ocasión para conocer unos parajes singulares, cada vez más afectados por la mano del hombre.

El autobús partirá desde la parroquia de Zumarraga a las 7:00 de la mañana.

La lista está abierta y se puede inscribir en la travesía acudiendo a la sociedad (Casa de Cultura de Zumarraga), los martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas, o dejando un mensaje en el teléfono 943723385. También se puede dejar un correo electrónico en la dirección ostadar@ostadar.org.

!Ánimo y participa!

OSTADAR Mendi Taldea

Testuak GPS datuak ikusgai
2012/03/11, igandea
Bizkaiko Legarmendiko paisaia karstikoan
Lemoa - URTEMONDO (788 m) - GANTZORROTZ (781 m) - MUGARRA (964 m) - Mañaria.

Editore erabiltzailea: admin |  (2012/03/04 - 01:42) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, zero gehi hiru .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]