| |||||||||||
Urriak 17, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Aloņa Mendi Espeleologia Taldearen eskutik "Uraren Bideak". Aloņa Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) 2010 eta 2011 bitartean egin dituen esplorazio eta lanak azalduko ditu URAREN BIDEAK izeneko emanaldiaren bidez. Oņatin, Aretxabaletan eta Arrasaten burututako esplorazioak izan dira, eta denetik egin dute: ur azpiko esplorazioak, eskaladak, hezurrak aurkitu, galeria berriak... Bi urte benetan emankorrak izan dira. Gogoratu, besteak beste, hartz arre baten garezurra aurkitu zutela oso osorik Arantzazu inguruko Fraldebaso 01 izeneko leizea esploratzen eta topografiatzen ari zirela. | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2012/10/16 - 08:43) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|