Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Ossau Haranean
Ossau Haranean
—© Mariano—

Irteera / Hora de salida: goizeko 5:00etan





Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)
Google Maps + Google Earth (pantaila osoa - pantalla completa)

OSTADAR MENDI TALDEAk irailaren 7 eta 8ko astebururako Pirinio frantziarrean kokatzen den asteburuko OSSAU HARANean irteera eder bat prestatu du.

Bi dira prestatutako txangoak. Ez batak ezta besteak ere ez du inolako zailtasun teknikorik, eta tarterik gehienetan zidor txukunetatik doaz. Bakoitzak 7-8 orduko denbora behar du betetzeko eta 1.400 metroko metatutako desnibela dute.

Lehen egunean AYGUEBERE-ko baso ederretik barrena ibiliko gara eta ordu pare bat erabiliz ER AINTZIRAra iritsiko gara. Gorago, ER eta AULE tontorretako hegaletatik ibiliz azken honen tontorrera igoko gara (2.392 m), bertatik ikus daiteke ederki bere handitasunean Ossau haran ikusgarria. Beste aldean kokatzen den BIOUS-OMETTE isurialdetik jaitsiko gara (AULE HARANA), BIOUS-ARTIGUES AINTZIRA turistikotik oso hurbil hain zuzen.

Marianok egindako igoeraren zatiaren informazioa hemen:

Laruns (Laruntze) herriko erdialdean kokatzen den L'EMBARADERE ATERPEan egingo dugu lo http://www.gite-embaradere.com/index.php.

Bigarren egunean MONTAGNON D'ISEYE gainera igoko gara, 2.173 metro garaiko tontorrera. MIEGEBAT zentral ondoko errepidetik aterako gara, BITET-EKO PRESA eta ZINTZURrera daraman pistatik igotzearren, ostera, larre ingurutik ibiliz Montagnon-en azpian kokatzen den aintzira-zonalde ederrera iritsiko gara. Lehendabizi MARDAS (2.188 m) gainera igoko gara, ondoren MONTAGNON D'ISEYE-ra. BESSE-ko LEPOtik, LESSE-ko BASO eta LEPOra jaitsiko gara, eta hortik GOUST-eko HERRIXKAra jaitsiko gara (kondaira baten arabera, munduko errepublikarik txikiena da), azkenik iturburu termalak dituen EAUX CHAUDES herrira iritsiz.

Hemen Mendiak-eko Jefoce lagunaren erreportaia ikus dezakezu, deskribatzen duen tokitik jaitsiko gara: http://www.mendiak.net/foro/viewtopic.php?f=45&t=27398

Eta Marianoren beste argazki ikusgarriak hemen, beste haran batetik igo eta jaisten bada ere: http://www.topopyrenees.com/randonnee-lac-du-montagnon-2003m-pic-mardas-2188m-pic-montagnon-diseye-2173m/

ABUZTUAN OSTADAR MENDI TALDEAREN EGOITZA ITXITA dagoenez, SOILIK ONARTUKO DIRA prentsan eta Ostadar webgunean argitaratu ondoren egingo diren izen-emateak, ondorengo edozein telefonoetako bati deia eginez:

  • 659 48 68 78 (Luis)
  • 620 922 246 (Javier)

Gogora dezagun TOKIAK MUGATUAK direla, eta izen ematea ohi baino apur bat lehenago itxiko dela, aterpe-zaindariarekin lo-lekuak adostearren.

Datozen egunetan, informazio gehiago osatuko dugu gure webgunean (ostadar.org).

Irteera goizeko 5:00etan, Zumarragako Parrokiatik irailaren 7an, larunbatean (Elizkale kaletik).


OSTADAR MENDI TALDEA AL PIRINEO FRANCES, VALLE D'OSSAU

OSTADAR MENDI TALDEA ha organizado para el fin de semana 7 y 8 de septiembre una salida al VALLE D'OSSAU, en el pirineo francés.

Son dos las excursiones preparadas. Ninguna de ellas tiene dificultades técnicas, y transcurren en su mayor parte por buenos senderos. Cada una de ellas tiene una duración de 7-8 horas, y un desnivel aproximado de 1.400 metros.

El primer día recorreremos el bonito bosque de AYGUEBERE y en un par de horas accederemos al LAGO D'ER. Más arriba, por las faldas de los picos ER y AULE llegaremos a la cima de este último (2.392 metros), gran mirador de este espléndido valle d'Ossau. Descenderemos por la otra vertiente (VALLE DE AULE) a BIOUS-OMETTE, muy cerca del turístico LAGO DE BIOUS-ARTIGUES.

Reportaje de Mariano de parte de la ascensión:

Pernoctaremos en el céntrico ALBERGUE L'EMBARADERE de Laruntze (Laruns) http://www.gite-embaradere.com/index.php.

El segundo día ascenderemos al MONTAGNON D'ISEYE, de 2.173 metros de altitud. Partiremos desde la carretera cerca de la central de MIEGEBAT, para subir por la pista que nos lleva a la PRESA y la GARGANTA DE BITET; por zona de pastos llegaremos a la preciosa zona lacustre enclavada bajo el Montagnon, ascendiendo primero al MARDAS (2188 m) y luego al MONTAGNON D'ISEYE. Descenderemos por el COL DE BESSE hacia el COL y BOSQUE DE LESSE, desde donde bajaremos a la ALDEA DE GOUST (según la leyenda, la república más pequeña del mundo) y a la villa termal de EAUX-CHAUDES.

Aquí podéis ver un reportaje del amigo Jefoce de Mendiak que describe la parte por donde nosotros bajaremos: http://www.mendiak.net/foro/viewtopic.php?f=45&t=27398

Y otro con unas fotos magníficas de Mariano, aunque sube y baja por otro valle: http://www.topopyrenees.com/randonnee-lac-du-montagnon-2003m-pic-mardas-2188m-pic-montagnon-diseye-2173m/

Al estar la SEDE DE OSTADAR CERRADA EL MES DE AGOSTO, ÚNICAMENTE SE ACEPTARÁN las inscripciones que se hagan, a partir de la publicación en prensa y en la web de esta nota, llamando a los teléfonos que a continuación exponemos:

  • 659 48 68 78 (Luis)
  • 620 922 246 (Javier)

Recordamos que las PLAZAS SON LIMITADAS, y que la inscripción se cerrará unos días antes de lo habitual para concretar el acuerdo con el albergue.

En los próximos días completaremos más información en nuestra web (ostadar.org).

Salida el sábado 7 de septiembre, a las 5:00 de la mañana desde la Parroquia de Zumarraga (calle Elizkale).

Testuak GPS datuak ikusgai
2013/09/07, larunbata
Desde el lago de Er al Pic de Aule.
Ayguebere-ko basoa - PIC D'AULE (2.392 m) - Aule Harana.

Editore erabiltzailea: admin |  (2013/08/08 - 00:17) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bederatzi gehi zortzi .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]