Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile

Datorren maiatzak 11, iganderako, Ostadar Mendi Taldeak Entzia Mendian egingo den ibilaldi eder bat antolatu du.

Entzia Mendia lurralde arabarreko Ipar-ekialdeko ertzean aurkitzen da. Urbasa Mendi nafarraren jarraipena da, eta bisitatzeko gune oso erosoa gainera, zeren eta haren zatirik handienean Iparretik zein Hegoaldetik gandor banaz hesitutako goi-ordoki batez osaturik dago, Arabako Lautadarantz zein Arana Haranerantz erortzen diren erori handiko amildegiz mugaturik.

Andoin herri arabarretik abiatuz Toberiako ur-jauzi politen ondoan pasatuko gara, gero Legaireko arrasoetara sartuko garelarik; bertan Kortaundiko trikuharria aurkituko dugu; Mendiluzeko cromlech edo mairubaratza (iruinarri zirkulua, solstizio-egutegia) bisitatzera joango gara ondoren. Ostera Iguaran haitzuloa, eta Arnoko ingurune ederra bisitatuko ditugu. Bikuñako atakatik BALLO eta MIRUTEGIko gailurretara sartuko gara; eta Atauko atakatik igaroz SURBEko gailurrera igoko ondoren. Durrumarako (San Roman herrirako) jaitsiera Akarrateko ataka ez hain ezagunetik egingo dugu.

Entziako basoez eta goiko paisaiez gozatuz, presarik gabe ibiltzeko ibilaldi egokia.

Irteera ordua goizeko 7:30etan izango da (igande goizean), Zumarragako Elizkale kalean, Correos ondoan eta parrokia aurrean kokatzen den autobus geltokitik abiatuta.

Izena emateko Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ekintzen egoitzan izan daiteke aste honetan zehar, edo 943723385 telefonoan (erantzungailuan mezua utziz) edo ostadar@ostadar.org email helbidean mezu bat utziz.

Informazio gehiago (ibilbidea, mapa eta argazkiak) gure webgunean eskuragai: http://www.ostadar.org


TESOROS DE ENTZIA

Ostadar Mendi Taldea ha preparado para el próximo 11 de mayo, una bonita excursión por la sierra de Entzia.

La sierra de Entzia se encuentra en el borde nororiental del territorio alavés. Es una continuación de la sierra navarra de Urbasa, y es muy cómodo de visitar, pues se trata en su mayor parte de una altiplanicie cercada en los flancos norte y sur por sendas líneas de cresta, con bruscas caídas a la Llanada Alavesa por un lado y al valle de Arana por otro.

Partiendo de la localidad alavesa de Andoin pasaremos junto a las bonitas cascadas de la Tobería, para luego acceder al raso de Legaire; allí encontraremos el dolmen de Kortaundi; iremos a visitar el cromlech de Mendiluze (círculo de menhires, calendario de solsticios). Luego visitaremos la cueva de Iguaran, y el hermoso entorno de Arno. Por el puerto de Bikuña accederemos a las cimas de BALLO y MIRUTEGI; y pasando por el puerto de Atau subiremos a la cima de SURBE. El descenso a Durruma (San Roman) se hará por el poco conocido puerto de Akarrate.

Una excursión ideal para caminar sin prisas, gozando de los bosques de Entzia y de los paisajes cimeros.

La hora de salida será el domingo a las 7:30 horas, desde la parada de autobús en la Calle Elizkale, al lado de Correos y frente a la Parroquia de Zumarraga.

Para apuntarse e informarse acudir a cualquiera de las localizaciones en donde celebraremos durante esta semana de montaña, alguna de nuestras actividades, o llamar al teléfono 943723385 (contestador) o por email: ostadar@ostadar.org.

Más información pronto (descripción, mapas y fotos) en la web: http://www.ostadar.org


Editore erabiltzailea: admin |  (2014/04/30 - 08:59) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, hiru bider bat .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]