Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera

Jaitsi hemendik asteburuko trackak

Descarga aquí los tracks del fin de semana



Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile


Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile


Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile

UZTAILAK 12-13 - PIRINIOetako BARROUDE eta BARROSA ZIRKUetan ibilbidea

OSTADAR Mendi Taldeak, datorren uztailaren 12 eta 13rako, Pirinioetan asteburuko ibilaldi ederra antolatu du.

Ibilbidea Frantziako isurialdean hasiko dugu, Aragnouet zonaldean, eta Espainia aldeko inguruan amaituko dugu gero, Parzan inguruan.

Larunbaterako bi ibilaldi prestatu ditugu:

  1. Ibilbide ofizialak PLAN DE ARAGNOUET ingurutik abiaturik, GELA IBARretik ibiliz BARROUDE (2377 m.) ATERPEraino eramango gaitu; egin beharreko desnibela 1.000 metro ingurukoa izango da, Gela uharraren ondotik leku ederretatik ibiliko gara. Azkenik, aterpearen ondotik ikusten den paisaia ikusgarria izango dugu begien aurrean, BARROUDE ZIRKUaren harresi erraldoia, GELA (2.851 m.), GERBATS (2.904 m.), PIC HEID (3022 m.), etc. tontorrak ikusiko direlarik.

  2. Aukerako ibilbidea askoz exigenteago da; ibilbide hau egitea erabakitzen dutenek derrigorrez kranpoiak eta pioleta eraman behar izango dute, izan ere, pendiza duten elurtegietatik pasako gara, ez dira zailak, baina bai zirrara ematen dutenak; hau guztia ikaragarri ederra den ingurutik ibiliz. PIAU-ENGALY (1.878 m.) eski-estaziotik irtengo gara, eta Badet ibarretik gora eginez, HOURQUETTE DE CHERMENTAS (2.439 m-tan kokaturiko) lepora iritsiko gara; hemendik GELA TONTORrera (2851 m.) igotzen saiatuko gara. Lepora itzuli ondoren, Barroude-ko murruaren behe aldetik igaro den xendra bilatuko dugu, ederra den ingurunean (elurtegiak izango dira), eta halaxe aterperaino iritsiko gara.

Gaua Barroude-ko aterpe dotorean igaroko dugu, bertan 25 lagunentzako tokia gorde dugu; 2.377 metroko garaieran kokaturik, Barroude murrailaren azpian, bi aintziraren artean, Pirinioetan kokatzen den aterpe politenetako bat dugu.

Igandeko, hilak 13, ibilbideak, BARROSA (2.762 m.) TONTORreraino eramango gaitu, eta PR HU 187 zidorreko xendratik jaitsiko gara, Barrosa zirkuaren behealdera iritsiz; ibilbidea, PARZAN-eko OSPITALeko errepidean amaituko dugu.

Ibilaldi honetan parte hartzea nahi baduzu, mesedez, emazu izena lehenbailehen, soilik 25 leku baititugu erreserbaturik, aterpea txikia da eta lehenbailehen informatu behar diogu zaindariari zenbat lagun joango garen.

Pirinioetako inguru hau oraindik ezagutzen ez baduzu, orain duzu aukera, merezi duela ziurta dezakegu.

Irteera ordua, uztailak 12, larunbatean goizeko 5:00etan egingo dugu, Zumarragako Elizkale kaleko Postetxe ondoan, Zumarragako Parrokiaren ondoan.

Izena emateko, baita informazioa jasotzeko ere, OSTADAR Mendi Taldeak Zumarragako Kultur Etxean duen egoitzan egin daiteke, edo bestela ondoko telefonoetara deitu:

OSTADAR 943723385 (erantzungailua).
Luis 659 48 68 78.
Javier 620 92 22 46.
emailez: ostadar@ostadar.org

Laster, informazio gehiago (deskribapena, mapak eta argazkiak) http://www.ostadar.org webgunean.



EXCURSION DE OSTADAR M.T.

12-13 de Julio - Recorrido por los CIRCOS DE BARROUDE y BARROSA en los PIRINEOS

La Sociedad de Montaña OSTADAR, ha organizado para los días 12 y 13 de julio, una salida de fin de semana a los Pirineos.

Iniciaremos el recorrido en la vertiente francesa, en la zona de Aragnouet y terminaremos la ruta en la vertiente española, en Parzán.

Para el sábado hemos preparado dos recorridos:

  1. El oficial nos llevará desde el PLAN DE ARAGNOUET por el VALLE DE LA GELA hasta el REFUGIO DE BARROUDE (2.377 m.); con un desnivel superior a los mil metros, caminaremos por bonitos parajes junto al torrente de la Gela, y como colofón el magnífico panorama que se disfruta desde la puerta del refugio, la imponente muralla del CIRCO DE BARROUDE, con las cumbres de la GELA (2.851 m.), GERBATS (2.904 m.), PIC HEID (3.022 m.), etc.

  2. La ruta alternativa es mas exigente; los que se decidan por esta ruta habrán de llevar obligatoriamente crampones y piolet, ya que pasaremos por neveros inclinados, que sin ser difíciles, son impresionantes; todo ello en un terreno espectacular. Partiremos de la estación de esquí de PIAU-ENGALY (1.878 m.) y por el valle de Badet alcanzaremos la HOURQUETTE DE CHERMENTAS (Coll. a 2439 m.); desde este punto se intentará ascender al PICO DE LA GELA (2851 m.). De vuelta en el collado localizaremos la senda que recorre la parte inferior de la muralla de Barroude, en un recorrido impresionante (habrá neveros), que nos llevara al refugio.

Pasaremos la noche en el coqueto refugio de Barroude, donde hemos reservado 25 plazas; situado a 2.377 metros de altura, bajo la muralla de Barroude, entre dos lagos, este refugio es uno de lo más bonitos del Pirineo.

La ruta del domingo día 13, nos llevara primero al PICO DE BARROSA (2762 m.) y descenderemos por el sendero de la PR HU 187, hasta el fondo del Circo del mismo nombre; terminaremos la ruta en la carretera del HOSPITAL DE PARZÁN.

Si está interesado en acudir a esta salida, por favor apúntate cuanto antes, sólo tenemos 25 plazas reservadas, el refugio es pequeño y tenemos que concretar cuanto antes con el guarda las plazas definitivas.

Si aún no conoces esta zona de los Pirineos, esta es tu oportunidad de hacerlo, te aseguramos que merece la pena.

La hora de salida será el sábado día 12 a las 05:00 horas, desde la parada de autobús en la Calle Elizkale, al lado de Correos y frente a la Parroquia de Zumarraga.

Para apuntarse e informarse acudir al local de OSTADAR M.T. en la Casa de Cultura de Zumarraga, o llamar a los siguientes teléfonos:

OSTADAR 943723385 (contestador).
Luis 659 48 68 78.
Javier 620 92 22 46.
por email: ostadar@ostadar.org

Más información pronto (descripción, mapas y fotos) en la web: http://www.ostadar.org


Editore erabiltzailea: admin |  (2014/06/27 - 02:55) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Kontuan hartu zure posta elektronikoa eta URL-a ez direla webgunean publikatuak izango.

 Blogean publikatzeko formularioa
Izena:
Posta elektronikoa:
URL:
Artikuluaren izenburua:
Idatzitako testua:
Testuaren
gorputza
nola idatzi :
SPAMaren kontrako filtroa:

Hau SPAM-aren kontrako filtro bat da. Mesedez, idatzi ondoko gelaxkan, "zenbakitan", ondoren eragiketa egitearen emaitza, bat gehi sei .


Adibidea: zazpi bider hiru; idatzi 21


Testu egituratua zer den jakiteko egin klik hemen [>>]